Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Harrobia berreskuratzeko aukera izan daitekeela uste dute.
«Osinbeltz, irtenbide duin bat» izan daitekela uste du hautetsi ohi taldeak

«Osinbeltz, irtenbide duin bat» izan daitekela uste du hautetsi ohi taldeak

K. ARRIZABALAGA

Sábado, 22 de noviembre 2014, 00:12

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Osinbeltz harrobian kokatu nahi duen hondakin geldoen biltegiaren aurrean, Zestoako udaletxean, ezker abertzalearen izenean, aurreko legealdietan noizbait aritu diren alkate eta zinegotziz osatutako herritar talde batek ( Joseba Azpeitia eta Alazne Olaizola, alkate izandakoak, JJ Odriozola 'Txapei', joseba alberdi 'Attola', Nerea Goikoetxea, zinegotzi ohiak, besteak beste) ondoko hausnarketa luzatu nahi dute: Hasteko, «harrobiaren ustiaketak hamarkadetan Zestoako herriari eginiko kaltea azpimarratu behar da. Halere, naturari eginiko zuloak hor jarraitzen du eta degradatutako eremuaren berreskurapena, harrobiaren ustiaketarekin onura ekonomikoak jaso dituen enpresaren gain egonda ere, honek, egindako kaltea konpontzeko ez du inolako asmorik agertu eta beste askotan lez, enpresa pribatuek egindako kaltea, guztion diruarekin konpondu beste erremediorik ez da gelditu. Berreskurapen proiek-tuak burututa badaude ere, Zestoako Udalak proiektuaren gauzapenari inondik inora ere ekonomikoki ezingo lioke aurre egin» diote harrobiari buruz.

Harrobia materia geldoez betetzeaz aritzean hau diote: «Gauzak horrela, Gipuzkoan garatu den hondakinen bilketa sistemaren ondorioz, aukera bat sortu da. Birziklatu ezin den zabor domestikoa, Zubietan eraikiko den goi teknologiadun planta batean tratatu ondoren, konpostaren moduko hondakin geldo, hots, inolako aktibitate biologikorik gabea, bihurtuko litzateke. Honek, ez luke, ez kiratsik, ez lixibaturik, ez eta inolako animali edo organismo bizidunik erakarriko. Gure ustez, behingoz Ertxin mendiaren magala bere onera ekartzeko benetako aukera baten aurrean gaude». Erraustegiaz eta zabor sistema kudeaketa berriaren bueltan «Erraustegiaren proiektua bertan behera utzi izana eta Gipuzkoan lortzen ari garen birziklatze neurriek garbi erakusten digute zero zabor bidean hondakin politika jasangarri bat posible dela. 2004an Zestoan burutu zen herri galdeketaren bidez hondakinak erraustean oinarritzen zen sistemaren aurka bozkatu zuen % 91k. Garai hartako Foru Aldundiko agintariek pantomimatzat jo zuten %60tik gorako partaidetza izan zuen galdeketa bera».

Onurak eta beldurrak

Proiektu honek Zestoara ekarriko duen diru sarrera aritzean, «herriari GHKren bitartez egingo lioketen ekarpen ekonomikoa oso garrantzitsua izango da. Besteak beste, herriko azpiegitura ezberdinak bultzatzeko eta bestelako politika sozialak garatzeko» diote. Horrelako proiektuak sortzen duten beldurrez eta beharrezkoak diren bermeez ere aritzen dira: «Era guztitara, proiektua ontzeko herritarrengandik eginiko ekarpen guztiak (neurri zuzentzaileei eta bermeei dagokionez) ongi etorriak izango dira. Gogoratu, herrian hondakinen bilketa sistema berria martxan jarri aurretik, sekulakoak eta bi entzun behar izan genituela. Gaur da eguna, sobera demostratua gelditu dena bilketa sistema egokia eta eraginkorra dela».

Azkenik, «Osinbeltz berreskuratzeko aukera duinaren aurrean gaude eta urteak lanean daramatzaten adituen arabera, hondakin bizigabeak ez du inolako usain eta kalterik egiten ahal. Sinesgarritasuna dago jokoan eta beste hainbat kasutan bezala (AHT, Pasaiako Superportua..) proiektu faraoniko eta interes ekonomikodunen gainetik, gure herriaren etorkizuna proiektu jasangarrietan oinarritu behar dela garbi erakutsiko da. Harrobia gelditzea herritarrontzat onuragarria izan zen bezala, berreskurapena ere halaxe izango da herritarrek nahi badute» diote.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Osinbeltz, irtenbide duin bat» izan daitekela uste du hautetsi ohi taldeak