Borrar
Zubietako edukinontzi berdeetako bat zigilatu zuteneko unea.
Zabor edukinontziak zigilatu dituzte Zubietan

Zabor edukinontziak zigilatu dituzte Zubietan

Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkarteko kideak eta Zubietako Herri Batzarreko kideak izan ziren bertan

JOSU ARANBERRI

Miércoles, 10 de diciembre 2014, 00:09

Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea hilabete hauetan aurrera eramaten ari den 'Zabor edukiontzia birziklatzera!' kanpainaren barruan, Zubietako zabor edukiontziak zigilatu zituzten pasa den astean.

Zubieta, administratiboki zatituta dagoen bezala, hondakinen kudeaketan ere zatituta dago. Usurbilek administratutako erdian, hondakinak bilketa pertsonalizatu bidez biltzen dira eta Donostiak administratutako erdian, zabor edukiontziak daude. Elkarte honen esanetan, lehenengo zatian %80ko gaikako bilketa lortzen da eta bigarrenean, berriz, %30aren bueltan. Zubietako agintarien esanetan «zabor edukiontziak hondakinak nahastea ahalbidetzen du, zaborra, arazoa sortuaz. Gure herrian ere eskuragarri ditugu edukiontzi hauek, zaborra, arazoa sortuaz».

Legealdi hau hasi zenetik behin eta berriz eskatu dio Zubietako Herri Batzarrak Donostiako udalari zabor edukiontziak kendu ditzala.«Zabor edukiontziak hortik kendu behar dira, hobe esanda, kendu behar dituzte. Zabor edukiontzia kentzen denean gaikako bilketan jauzi ikusgarria ematen dela irakatsi baitigu esperientziak. Guk ez diegu nola egin esango, soilik haien betebeharra bete dezatela eskatzen dugu, gaikako bilketa eraginkor bat berma dezatela, arazoa sortzeko bitartekoak ken ditzatela eta gizon-emakumeon eskubideak zain ditzatela».

Beraien esanetan, agintariek, gizon-emakumeon eskubideak bermatzeko betebeharra dute. «Agintariek ezin dute diru publikoa zaborra sortzeko bitartekoetan xahutu, guztion dirua guztion kalterako erabiliaz. Hainbat agintarik, tamalez, gizon-emakumeok ingurune osasungarri batean bizitzeko dugun eskubidea urratzen jarraitzen dute oraindik». Eta Zubietarrek badakite zerbait horretaz. «Ez da asko gure lurretan errauste planta bat eraikitzearen mehatxua gainetik kendu genuela, eta, bada oraindik gure herria proiektu hori berrartzearekin mehatxu egiten duenik. Mehatxu hori deusezteko modurik onena ahalik eta zabor gutxien sortzea da».

Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartetik 'Zabor edukiontzia birziklatzera' kanpainaren bitartez Donostiako udal ordezkariei, besoak gurutzaturik gera ez daitezen eskatzen diete, eta, irudikatutako zigilatzeaz gogorarazi zuten beraien ardura eta betebeharra dela zabor edukiontziak zigilatzea, kaleetatik ezabatzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zabor edukinontziak zigilatu dituzte Zubietan