

Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Viernes, 23 de enero 2015, 00:18
EH Bilduk azkoitiarrei dei egiten die igandean sistema mixtoaren alde bozkatzeko. Azkoitian hondakinak biltzeko sistema egokiena adosteko prozesua luzea eta korapilatsua izan dela adierazi eta, besteak beste, gogoarazi zuten 2013ko uztailean udal batza osoak -PSE ezik- hondakinak sailkatzearen derrigortasuna, bildutakoaren kalitatea berma- tzea, errefusari ateak ixtea eta sailkatze maila % 70ekoa izango zela eta bi urteren epean %80-85era helduko ginela adostu zela.
Igandeko kontsultako galderari 'Bai' bozkatuko dutela ere adierazi zuten eta, besteak beste, honako arrazoiak eman zituzten: «Birziklatze tasa handiak erraustegiaren beharra desagertaratzen duelako. Hondakinak ondo sailkatuz gero ez dagoelako erraustegiaren beharrik, eta sistema mistoak sailkapen egokia bermatzen duelako. Hondakinak errausteak ingurumenari kalte handia egiten diolako. Merkeagoa delako, hondakinen tasa merketzea lortu dugulako. Batzuk inposaketa dela badiote ere, herritarrei irekia egon den prozesu parte hartzaile batetik ateratako sistema delako. Ez dugulako nahi besteentzako guretzat nahi ez duguna. Aldaketa txiki batekin emaitza izugarriak lortu ditugulako Azkoitian denbora gutxian. %80ko gaikako bilketara iritsi gara. Lehengaiak aprobetxatu eta zabortegira gutxiago botatzean ingurumenaren alde ari garelako. Lau hilabetetan lortu ditugulako bi urtera lortu behar genituen emaitzak».
Azkoitia Bai
Bestalde, 'Azkoitia Bai'k azaldu du EAJ «gezurretan» ari dela ezezkoa emateko arrazoiak azaltzerakoa.n «Azkoitia Baitik ulertzen dugu iritzi desberdinak izatea (antihigiénico?, reciclaje igual con el 5º contenedor?...), baina ez gezurretan ari-tzea: Behin eta berriz errepikatu diegu guretzat egokiena gaur egungo sistema dela eta badakite atez-atekoa ezartzeko inolako asmorik ez daukagula. Orduan zertara dator».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.