Secciones
Servicios
Destacamos
JUAN MARI ZUBIAURRE
Sábado, 7 de marzo 2015, 01:25
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 'etxean konposta egiteko' ekimena jarri zuten martxan 2005ean. Geroztik, urtez urte, hainbat ikastaro egin dira eskualdean. Kanpaina horien helburua izan da norberak etxean sortzen dituen hondakin organikoekin etxean bertan (lorategian edo baratzean) edo auzoan konposta egitea.
2012tik gaur arte indartu egin da plana eta potentzialtasuna aztertu da, herriz herri, herri bakoitzean etxean edo auzoan konposta egiteko baldintzak betetzen dituzten etxebizitzak identifikatuta. Horren ondorioz, azken urteotan egindako kanpainak hartzaile horietara bideratu dira bereziki. Horrekin batera, jarraipen zehatza egin zaie konpostagailua duten familiei (datuak, jaso, galdera eta zalantzak argitu...), konposta ahalik eta ondoen egiteko.
Getarian 141
Une honetan eskualdean 791 familia ari dira etxeko hondakin organikoekin konposta egiten (etxean, auzoan, komunitatean...). Hauetatik gure herrian 141 aurkitzen dira Orio eta Aiako herriei aurrea hartuz (90 Orion eta 76 Aian).
Getariako datuak 2014aren amaieran hauek ziren, konposta etxean 70 familia, konposta auzoan 36, bizilagunen artean 36 eta beste batzuk 15. Datuak onak dira baina oraindik zeregin handia dago eta horregatik konposta egitea sustatzeko 2015eko planak hainbat jarduera ditu aurreikusita, horietako batzuk berriak.
Jarduera hauen artean aurkitzen dira, adibidez, jarraipena egitea autokonpostagailua jarria duten familiei, aholkuak emateko, zalantzak argitzeko eta egoki funtzionatzen dutela bermatzeko. Auzoan konposta egiteko eremuetara bisita hilero, mantentze lanak egiteko. Familia berriak: konpostagailua jarri nahi duten familiei beste deialdi bat egingo zaie. Helburua da 150 autokonposta erabiltzaile berri lortzea. Aurten deialdi berezia Aian egingo da (etxean konposta egin dezaketen etxebizitzen kopurua altua da Aian) baina gure herrian nahi dutenek ere izango dute euren aukera.
Konposta zergatik egin? Galdera honi honela erantzuten dio Udal Elkarteak; Hondakinak tratatzeko hierarkiaren lehenengo 3 urratsak prebentzioa, berrerabilpena eta birziklatzea dira. Konposta egitea lehenengoan kokatzen da, prebentzioan. Etxean sortutako hondakin organikoarekin konposta egiten badugu, 5. edukiontzia ez dugu erabiliko, hondakinik ez dugu garraiatuko eta kudeatuko eta, beraz, ez du kostu ekonomikorik eragingo. Are gehiago, errefusaren edukiontzira hondakin organikoak botatzen ez baditugu, horren kudeaketa ekonomikoaren kostuez gain, hondakinen azken tratamenduak sortzen dituen beste hainbat arazo ere ekidingo ditugu.
Lehiaketa: konpost bikaina
Udal elkarteak lehiaketa hau martxan jarri du. Bere helburua da etxean edo auzoan konposta egiten duten familien ahalegina saritzea, bereziki konposta egoki eta ondo egiten dutenen ahalegina. Getarian 141 familia daude konposta egiten eta hauek dira lehiaketan parte har dezaketenak. Horretarako galdetegi bat bete eta konposta@urolakosta.org helbidera bidali behar da (udaletxeetan ere aurkez daiteke paperean).
Etxean edo baratzan konposta egiten duten herritarrek har dezakete parte eta izen eman eta galdetegia aurkezteko epea 2015eko maiatzaren 31an amaituko da.Oinarriak eta parte hartzeko galdetegia Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean daude eskura. Jasotako galdetegi guztiak aztertuko dira eta erabiltzaile bakoitzari 0tik 50 puntu bitarteko puntuazioa emango zaio galdetegian erantzundakoaren arabera. Puntuazio altuena lortzen duten 5 erabiltzaileei bisita pertsonalizatua egingo zaie, bertan hainbat adierazle aztertuko direlarik.
Gainera, konpost helduaren lagina hartuko zaie analisiak egin ahal izateko. Bisitan jasotako puntuazioari, analisien emaitzenak gehituko zaizkie, horrela 3 erabiltzaile saridunak aukeratuko dira. Erakutsi zuen konpostaren kalitatea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.