Borrar
Aurkezpen ekitaldiko eta harrobira egindako irteerako bideoak ikusgai daude.
Zestoako Udalak  Osinbeltzeko harrobiarekin «zorroztasun osoz jokatu duela» dio

Zestoako Udalak Osinbeltzeko harrobiarekin «zorroztasun osoz jokatu duela» dio

Herritarren erabakia defendatuko duela, «beste ezeren gainetik» azpimarratu du

K. ARRIZABALAGA

Domingo, 22 de marzo 2015, 01:27

Pasa den asteazkenean Zestoako Harrobia Herri Plataformaren izenean argitaratu zen idatziari erantzunez, Zestoako Udalak honako erantzuna helarazi digu:

Hasieran, «Zestoako Harrobia Herri Plataformako kideak kexu azaldu dira azkenengo astean kaleratu duten idatzian. Udal Gobernuaren lana zikintzeko esanak bota dituzte» diote; segidan «Zestoako Udalak zorroztasun osoz jokatu du eta jokatuko du Osinbeltzeko harrobiarekin zerikusia duten kontu guztiekin. Inoren inposiziorik ez dugu nahi. Zestoa eredugarri izatea nahi dugu. Eredugarri erantzukizunean, gardentasunean eta partaidetzan. Hala eskatzen zuen Plataformak urrian, eta Udalean ere hala izatea nahi dugu eta horretarako lanean ari gara. Zorroztasunez eskatuko dizkiogu zehaztasunak Gipuzkoako Foru Aldundiari, txosten tekniko guztiak lortu eta partekatzeko» argi utzi nahi izan dute..

Osinbeltzeko proiektuez aritzean, «Hainbat txosten eskatu dizkio Plataformak Zestoako Udalari, den-denak Zestoako Udalak ere eskatuta dituenak. Argi daukagu: guk txosten horiek jaso eta ondo aztertu arte ez dugu harrobian inolako proiekturik onartuko. Ez daukagu inolako zalantzarik horretan, eta GFA eta GHK erakundeek ondo dakite hori. Baina txostenak elaboratu eta aurkezteak epe batzuk ditu eta patxadaz jokatu behar dugu, patxadaz txostenak iritsi arte eta patxadaz txosten horiek aztertu ahal izateko» dio Udalak.

Plataformakoen salaketaz aritzean honela diote: «Informazioa ukatu eta ezkutatu egiten dugula esatea gezurra da, eta intentzio txarrekoa, gainera. Herriarentzako hain erabaki garrantzitsua denaren aurrean jokabide hori hartzea erantzukizun eta ardura gutxikoa iruditzen zaigu. Izan gaitezen kritikoak eta azter ditzagun pausu guztiak zorroztasunez, baina ez gaitezen ibili elkar oztopatzen ezertan hasi baino lehen» .

Azkenik, «Zestoako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu parte hartze prozesura, bertan aztertuko baitugu eskuetara iritsiko zaigun informazioa oso-osorik. Plataformako kideek ere badakite gonbidatuta daudela. Alderdi eta iritzi politiko guztietakoak daude gonbidatuta. Herritar guztiok gaude gonbidatuta. Parte hartze prozesuan entzun, ikasi, bermeak zehaztu eta Zestoaren etorkizunerako onak izango diren proposamenak landuko ditugu. Eta hori guztia egin eta gero, berriro galdetuko dugu zein den zestoarron azken erabakia. Erabaki hori defendatuko du Zestoako Udalak, beste ezeren gainetik» dio.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zestoako Udalak Osinbeltzeko harrobiarekin «zorroztasun osoz jokatu duela» dio