Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Domingo, 22 de marzo 2015, 01:25
Bihar, astelehena, «Zestoarron aukera» prozesuaren lehenengo bilera izango da herrigunean, arratsaldeko 19:00etan, Zestoako Kultur Etxean. Bilera horretara azaltzerik izango ez dutenek, hurrengo egunean, asteartean, 14:30ean izango dute aukera (euskaraz) edo iluntzeko 19:00etan (gazteleraz). «Bilera horien garrantzia azpimarratu nahi genizueke. Denok dakigu herritarron artean kezkak eta beldurrak agertu direla: usainak, kutsadura eta arrisku posibleak... Kezka horiek izatea normala da. Denok dauzkagu kezkak eta, udaletik ere, kezka horietako asko konpartitzen ditugu. Era askotako iritziak daudenean, parte-hartzea, patxadaz hitz egiteko guneak sortzea, desberdinen arteko iritzi trukaketa... oso tresna aproposak izan daitezke erabaki arrazionala eta arduratsua hartu ahal izateko. Eta batez ere, herriko elkarbizitzaren aldeko apustua egiteko. Iritzi desberdin horiek mahai gainean jarri eta partekatu eta, gero, azaroan, bakoitzak erabakiko du Osinbeltzen proposatutako egitasmoa onartuko duen edo ez» dio Udalak.
Hasierako bilera horietan harrobiaren berreskurapenari buruz hitz egingo da. Bilera denetan, Peter Fink hirigintza-artista bertan izango da «elkarrekin gure ikuspegiak partekatzeko». Fink-ek degradatuak zeuden Europako gune ugari berreskuratu ditu eta herritarrentzat bisitagarri bilakatu.
Bestalde, 'Zestoarron aukera' parte hartze prozesuan orain artean egin diren aurkezpen ekitaldia eta Osinbeltzera irteerako bideoak ikusgai daude honako helbideetan: Osteguneko aurkezpen ekitaldiko bideoak: http://zestoarronaukera.eus/eu/aurkezpen-ekitaldiaren-bideoak-ikusgai/
Osinbeltz Harrobira larunbatean egindako bisita: http://zestoarronaukera.eus/eu/bisita-harrobira/
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.