Borrar

'Zestoarron Aukera' parte hartze prozesuaren bigarren bilera erronda hasiko da astelehenean

Bigarren errondan, eskatu beharreko berme edo garantiak aztertuko dira, besteak beste

K. ARRIZABALAGA

Sábado, 18 de abril 2015, 00:16

Zestoarron Aukera parte hartze prozesuaren bigarren bilera erronda hasiko da astelehenean, apirilaren 20an. Hurrengo zazpi batzarretan, batez ere bi gai landuko dira: «Zeintzuk dira Udalak betearazi behar dituen baldintzak, harrobian hondakinen biltegia egingo balitz? - Zeintzuk dira Zestoarentzako inbertsio garrantzitsuenak?»

Lehen errondan, orain arte, bederatzi saio egin dira eta 151 pertsonak parte hartu dute. Parte hartzaileek Peter Fink paisaje artistarekin hitz egiteko aukera izan dute, batez ere Osinbeltz harrobiaren berreskurapenaz, zestoarrentzako hainbat erabilera irudikatuz. Jasotako ekarpenak eta ideiak asko eta anitzak izan dira.

Harrobiaren berreskurapena inguruan egin diren bilera guztietan Peter Fink paisaiaren arkitektoa eta ingurumenaren diseinatzaileak parte hartu du eta harrobiak duen potentzialaz hitz egin du herritarrekin . Bileretan zera eskatu die herritarrei: «Imajinatu Guggenheim bera baino handiago izan daitekeen ideia batean. Irudikatu zuen herriaren historia kontatzen duen eremu batean, Europa mailako leku erreferentziala bihur daitekeena". Lehenengo erronda honetan Osinbeltzen berreskurapenaren inguruan lan egin dute, batez ere, parte hartu duten zestoarrek. Harrobian egin beharko litzatekeenaren inguruan hainbat ideia eta propodamen jaso dira bilera hauetan, eta ideia ezberdinen inguruan jardun dute,

Bileren egutegia:

Astelehenean hasiko den bigarren bilera hauen egutegia honakoa izango da. Apirilak 20, astelehena, Herriguneko bilera. 19:00etan, Zestoako Kultur Etxean; Apirilak 21 - Herriguneko bilera. 14:30ean (euskaraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz) Zestoako Kultur Etxean; Apirilak 22 - Aizarnako bilera. 19:00etan, Herri Etxean; apirilak 23 - Arroa Goiko bilera. 19:00etan, Herri Etxean; Apirilak 27 - Arroa Beheko bilera. 19:00etan, Kultur Etxean eta apirilak 28 - Iraetako bilera. 19:00etan Gure Ordeka elkartean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Zestoarron Aukera' parte hartze prozesuaren bigarren bilera erronda hasiko da astelehenean