Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Domingo, 19 de abril 2015, 00:30
Badatoz , berriro, udalerako herri ordezkariak aukeratzeko garaia. Beraiek izango dira datozen urteetan herriko hainbat arloen kudeatzaileak. Haien artean hondakinenak.
Zero zaborreko kideak, testu inguru honetan, ondorengo hausnarketa plazaratu dute, «egun, Getarian hondakinak biltzeko dugun sistemak ez du hondakinak gaika biltzeko helburua hobesten eta sailkatu nahi ez duenari ez sailkatzeko erraztasunak ematen dizkio».
Egoera honen aurrean, «Zero Zaborretik dei egin nahi diegu gure udal ordezkari izango direnei hondakinak gaika biltzeko sistema eraginkorrago batera aldatzeko, egungo ereduak gaizki egitea ahalbidetzen duelako, eta ezin delako diru publikoa arazo ekologiko zein ekonomikoak iraunarazteko erabili».
Nola egin behar den esan ordez, zein baldintza bete beharko liratekeen azaltzen dute, «guk ez diegu esango nola egin behar dugun, baina gure aburuz, badira plangintza onargarri batek bete beharreko baldintzak: Al de batetik, ezartzen den bilketa moduak gutxienez %70eko emaitza bermatu behar du eta bestetik, denon egin beharra izan behar du, gauzak nahastuta botatzeak ez du aukera izan behar».
Dagoeneko, datuek erakusten dute , «badirela era desberdinak emaitza hauek lortzeko. %70eko gutxieneko emaitza lortu duten sistemek ezaugarri bat konpartitzen dute: dena nahasian botatzearen aukera ematen duen ontzia (Getarian berde kolorekoa) kendu dute.Hortxe daukagu herri jasangarriagoa lortzeko bidea eta ditugun aberastasun kultural gastronomiko eta abarrei, hondakinen kudeaketa egokiaren onurak gehituko genizkieke».
«Denon hobe beharrez delako ustean, denbora gehiago ez galtzeko eta gaiari adarretatik eusteko eskatzen diegu izango diren udal kudeatzailei» luzatu dute udal hauteskunde kanpainan sartzera goazen honetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las olimpiadas de la FP cántabra
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.