Secciones
Servicios
Destacamos
JUAN MARI ZUBIAURRE
Sábado, 25 de abril 2015, 00:26
Alaine Agirre Garmendia (Bermeo, 1990) izan da XXXII. Lizardi Saria irabazi duen idazle gaztea. Ostegun arratsaldean, Liburuaren Egunarekin bat egin da, Sanz Eneako haur liburutegian ekin zitzaion sari banaketari eta bertan egon ziren irabazlea, Alaine, alkatea, Juan Luis Illarramendi, Kultur zinegotzia, Gari Berasaluze eta epaimahaikideen ordezkari gisa Txiliku.
Denera hamazazpi lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara eta epaimahaia Jesus Mª Olaizola 'Txiliku', Miren Agur Meabe, Iñaki Friera eta Ramon Olasagastik(iazko irabazlea) osatu dute. Txilikuk hitza hartu zuenean adierazi zuen «niri galdetu izan ohi didate nire ipuinetan animaliak zergatik sartzen ditudan eta eran-tzuten diet konturatu gabe azaltzen direla. Baina Alainen ipuinean nahiz eta izenburuak 'Hau ez da zoo bat' esan, animali asko azaltzen dira, alaiak dira, egoera barregarriak sor-tzen dituzte, umorearekin egin da daude eta epaimahaian izan genituen halako gorabehera batzuk bat nabarmentzean baina askenean esku artean dugun ipuina aukera genuen eta hori ona da zeren maila ona izan dela sariketan agertzen du».
3.700 euro jaso ditu Alainek sari gisa eta bere lana argitaratu egin da. Beti bezala, Zarauzko ikastetxeetan doan banatuko ditu liburuaren 2.500 ale ikasleen artean Kultura Sailak.
Alaine Agirre
Idazle gaztea izan arren, eskarmentua du dagoeneko Alaine Agirrek euskal literaturan. Urruzuno Literatur Lehiaketan hainbat aldiz gailendu izan da, eta liburugintzan ere egin du bidea.
Haur literaturako hiru liburu argitaratu ditu azken urteotan, eta iaz, berriz, helduen literaturan lehen lana plazaratu zuen 'Odol mamituak' (Elkar, 2014).
Lizardi saria irabaztea, «inportantea izan da niretzat, sari garrantzitsua baita» esan zuen eskerrak ematen zituen bitartean Alainek. Bere lanaren inguruan berriz, «ipuinean kontatzen dudana benetan da autobiografikoa. Etxean mota guztietako animaliak eduki ditut beti eta gainera nire kulpa izan da horiek bertan egotea. Gure etxea benetan zen zoo bat» eta jarraian anekdota bat kontatu zuen, «lagun bati behin hamster bat oparitu nion eta denbora bat igaro ondoren deitu zidan esanaz hamsterra gaizki zegoela, tumore bat atera zitzaiola. Elkarrekin joan ginen albaiteroarengana gure txanpon guztiak bildu ondoren eta honek jakitera eman zigun kumedun zegoela, familia izango zuela. Honelako abenturak bizi izan ditut eta hortik atera nuen ideia».
Idazterakoan gai hau hautatzearen eran-tzule bere ama dela esan zuen, «berriro idazteari ekin nionean haurrei zuzendutako ipuinak, amak behin eta berriro esaten zidan, Alaine idatzi mesedez gure bitxueri buruz eta hori egin dut».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.