Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Jueves, 3 de diciembre 2015, 00:37
Zarauzko Udaleko EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu eta Irabazi Zarautz Udal taldeek ondoko mozio aurkeztu dute, gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko eguna den honetan. «Udal ordezkariok gure alea jarrito dugu, euskararen aldeko politikak bultzatuko ditugu, elkarbizitzan oinarrituta». Diotenez, aintzat hartzeko eta aitortzekoa baita hiztunek, euskaldun berriek eta herri eragile zein erakundeek, guzti-guztiek egindako lana. «Euskaldun berrien lana aitortzeaz gain, euskaldun berriak sortzen jarraitzeko eta horretarako bitartekoak jartzeko eta erraztasunak emateko konpromisoa hartzen dugu». Bestalde, Udal ordezkariak diren partetik, «eta gure jarduna eredugarri izan daitekela jakinik, gure eguneroko lanean euskara izango da ohiko hizkuntza. Era berean, Udal barneko zein kanpoko jardueretan euskaraz arituko gara eta elebitan jardun behar dugunean euskarari lehentasuna mango diogu».
Euskararen Eguna
Herriko ikastetxeetan Euskararen Eguna ospatuko da gaurkoan, bakoitza bere egitaraua beteko duelarik. Ikastolak adibidez, Kantu Jira antolatu du Ikastolarik Musika plazaraino.
Bestalde, bihar, ostirala, Durangoko azokara bidaia egingo dute herriko 297 ikasleek, 2. Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.