Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Miércoles, 11 de mayo 2016, 00:11
. Balearen Egunaren inguruan, gaur, arratsaldeko 19:00etan kultur etxean Lourdes Odriozola antropologoaren hitzaldia izango da, Mutiozabal ontziolari eta ibaiko ontzigileei buruz.
Lourdes Odriozolak Orian garai batean eraikitzen ziren ontziei buruz liburua idatzia du eta zehazturik dauzka 1798-1929. urteen artean Mutiozabaldarrek eraiki zituzten ontzi guztien zerrenda.
Jose Matias eta Miguel Ignacio Mutiozabal Aldaco, Jose Manuel Mutiozabal Achega eta Miguel Antonio Mutiozabal Arrillagak egindako on-tziak zehazturik ditu eta horietaz hitz egingo du gaurkoan, orain Mutiozabal ontziola berriz martxan jarriko den honetan. Hitzaldiaren ondoren, liburua erosteko aukera izango da.
Balearen Egunaren inguruan antolatu den egitarauak bihar jarraituko du, arratsaldeko 18:00etan kultur etxean, 'Euskal baleazaleen triskantza' dokumentalaren aurkezpenarekin. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egileekin: Ander Arrese, Eñaut Tolosa eta Beñat Iturrioz.
Era berean, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Galiziako A Aixola prestakuntza-eskolako Enrique Otero eta Pasaian dagoen Albalola elkarteko Xabier Agoteren hitzaldia iragartzen da kultur etxean: 'Zurezko ontzigintza belaunaldiz belaunaldi' izenburupean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las olimpiadas de la FP cántabra
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.