Urgente Las diez noticias clave de la jornada
Jon Sarasuak Garabide Elkartearen lana azalduko du ostegunean.

Jatorrizko hizkuntzen biziberritzeari buruzko mahai-ingurua antolatu dute Udalak eta Garabidek

Datorren ostegun honetan izango da, arratsaldeko zazpietan hasita, Salatxo aretoan

DV

Domingo, 13 de noviembre 2016, 00:19

Orioko Udalak eta Garabide elkarteak mahai-inguru bat antolatu dute Orioko Salatxo aretoan datorren ostegunerako, hiareln 17an, 19:00etan hasita.

Publicidad

Mahai-ingurua Udalak eta Garabide elkarteak sinatu zuten elkarlan-hitzarmenaren barruan antolatu dute, honako helburuarekin: oriotarrei beste hainbat hizkuntza minorizatutako komunitateek beren hizkuntza biziberritzeko egiten ari diren lana ezagutaraztea, eta esperientziak trukatzea.

Jatorrizko hizkuntzak biziberri-tzen Orioko Udalak eta Garabide elkarteak hitzarmena sinatu zuten 2013an, elkarlana bideratzeko garapenaren eta hizkuntza normalizazioaren alorrean; eta hitzarmen horretako konpromisoen artean dago, aldian behin, horrelako ekitaldiak egitea herrian.

Garabide elkarteak urteak daramatza harremanetan Ameriketako eta munduko beste toki batzuetako jatorrizko hizkuntzen aldeko elkarteekin eta, elkarlan horren fruitu, hainbat aldiz antolatu du master bat, honako helburuarekin: euskara biziberritzeko Euskal Herrian azken hamarkadetan egin dugun bidea konpartitzea beste hizkuntza gutxiagotu batzuetako hiztunekin. Masterra hirugarren aldiz antolatu dute aurten eta mahai-inguruko partaideak master horretako ikasleak dira.

Hizlariak

Lau hizlari izango dira mahai-inguruan: alde batetik, Jon Sarasuak hitz egingo du, Garabideren izenean, elkartean egiten ari diren lana azaltzeko eta, bestetik, hiru hizkun-tza minorizatuko hiztunak izango dira: Elias Caurey, guarani hiztuna (Bolivia); Jose Yañez, kitxua hiztuna (Ekuador), eta Viviana Gonzalez, nasa hiztuna (Kolonbia)

Publicidad

Osteguneko mahai-inguruan beren hizkuntzaren egoera zein den eta hura biziberritzeko zer egiten ari diren kontatuko dute; eta, bestetik, Euskal Herrian ikusi eta ikasi dutenetik zer gertatu zaien interesgarriena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad