Secciones
Servicios
Destacamos
JOAQUIN SUDUPE
Jueves, 23 de marzo 2017, 00:16
Aurten Zubiaurre Igeri Elkarteak 25 urte betetzen dituela eta logoa berritu du. Horretarako, herri mailan lehiaketa egin zuten eta bertara 22 lan aurkeztu ziren. Irabazlea, elkarteko igerilaria den Garazi Legarda-Ereñoren lana izan zen.
-Zer adin duzu?
-16 urte ditut eta Batxilergoko lehenengo maila ikasten ari naiz.
-Zubiaurre IE-ko partaide zara, zenbat urte bertan igerian?
-LH3n sartu nintzen Zubiaurre IE-an nahiz eta lehenagotik igerian ikasten ibilia izan. Astelehenetik ostiralera egunero izaten dugu entrenamendu saioa, eta, beraz, kilometro batzuk egin ditut jada.
-Federatuta zaude?
-Bai; azken urteotan helduekin lehiatzen dugu eta maila honetan federatuta egotea eskatzen dute. Badira lau bat urte federatuta nagoela.
-Zein da gogokoen duzun estiloa?
-Braza eta krol estiloetan sentitzen naiz erosoen.
-Gustukoa duzu mundu hau, igeri mundua, taldeko erlazioa.
-Bai, gustuko dut. Ez naiz oso kirol zalea izan, baina igerian oso gustora nabil. Eguneroko lan saioa eten eta deskonektatzeko ondo datorkit. Ikastolako lanak egin ondoren lagun arteko giroan igeri egiteak fisikoki nekatzen eta erlaxatzen laguntzen dit. Egia esan, giro ona dugu taldean eta horrek beti laguntzen du.
-Artetako munduarekin baduzu erlaziorik?
-Orain arte ez, baina aurrerantzean nork daki! Jajaja. Gustuko dut arlo hori.
-Nondik atera zenuen ideia logo hau aukeratzeko.
-Zubiaurre IE-ren izena eta igeri jarduna bera lotu nahi nituen nolabait. Irudi sinple bezain esanguratsua egin nahi nuen. Hortik atera zen aukeratutako logoaren zirriborroa.
-Logoaren esan nahia esplikatuko duzu? Zergatik koloreak?
-Esan bezala, Zubiaurreren Z hizkiak igerilariaren gorputza eta besoa simula ditzake. Ura ere irudikatu nuen horretarako. Hori interpretatzen laguntzeko behean IE-ren izena ida-tzi nion. Koloreak? Urdin argiagoa eta ilunagoa izan dira koloreak orain arte. Orain, berriz, gorro gorriak ekarri dizkigute. Biak nahastuz atera nituen logoaren koloreak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.