Borrar

Iratxe Zorrozuaren gonbidapena

PPLL

Domingo, 16 de octubre 2016, 00:51

Immigrazio zinegotziak ondorengo hitzak luzatu zituen aurkezpenean aniztasunaren alde eta partaide izatera gonbidatuz, «gaur aniztasunez jantzi nahi izan dugu udalbatza aretoa. Horrekin gure herriko aniztasunari keinu bat egin nahi diogu. Gero eta anitzagoa baita gure herria, zarauztarron jatorriari, hizkuntzei, kulturari eta sinesmenei dagokienez.

Baina azken batean, den denok, Zarautzen bizi garen guztiok BERTAKOAK garela aldarrikatu nahi dugu, berdin da bakoitza nondik eta noiz etorritakoa den.

Eta hori da gaur aurkezten dugun ekimenaren izateko arrazoia, gaur bezala, herriko aniztasuna eraman nahi izan dugu normalean aurkitzen ez den leku batera, gure herriko elkarte gastronomikoetara.

Aurtengoa Bertakoak egiten dugun hirugarren urtea da, eta urterik urte geroz eta jende gehiagok parte hartzen du. Bi gauza baino ez zaizkit geratzen: alde batetik sukaldari eta elkarte gastronomikoetakoei eskerrak eman, eta bestetik herritar guztiak azaroaren 5ean ospatuko den ekitaldi horretan parte hartzera gonbidatu».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iratxe Zorrozuaren gonbidapena