Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Sábado, 25 de marzo 2017, 00:20
Zarauzko Udalak bat egin du Adena WWF erakundeak antolatutako mundu osoko Planetaren Ordua kanpainarekin, eta herritarrei zein erakundeei eskatu die argiak itzaltzeko gaur, larunbata, 20:30etik 21:30era. Ekimenaren helburua klima-aldaketaren eraginen inguruan sentsibilizatzea da.
Parte hartu nahi duenak etxeko argiak eta etxetresna elektrikoak itzali behar ditu. Ekimenarekin bat eginik, Zarauzko Udalak ere itzali egingo ditu Santa Maria la Real Parrokiako argiak, San Frantzisko elizakoak, udaletxekoak, Torre Luzeakoak, Sanz Eneakoak eta Villa Mundakoak. «Ekintza sinboliko horren bitartez, gure ingurumenarekiko konpromisoa adierazi nahi dugu», azaldu du Gloria Vazquezek, Agenda 21 departamentuko zinegotziak, eta, bide batez, gogorarazi du klima aldaketaren kontrako neurriak hartzeko beharra dagoela. «Orokorrean pentsatu eta tokian jardun lemari jarraituz, gure etxeko argiak itzali egingo ditugu, Planeta pizteko», gaineratu du Vazquezek.
Adena WWF erakundearen Planetaren Ordua Sidneyn (Australia) hasi zen egiten 2007an. Orduan, 2,2 milioi pertsonak parte hartu zuten klima aldaketaren kontrako aldarrikatze ekimenean. Ordutik, munduko hiri asko izan dira ekin-tza honekin bat egiten dutenak, eta, 2016an, 178 herrialdek hartu zuten parte beraien eraikin esanguratsuenetako argiak itzalita.
Planetaren Ordua ekimenari buruzko informazio gehiago nahi duenak, Adenaren www.horadelpalneta.es web orria bisita dezake.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.