Secciones
Servicios
Destacamos
JUAN MARI ZUBIAURRE
Domingo, 16 de abril 2017, 00:31
Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak, Zarauzko Udalaren babesarekin, liburu eta disko azoka solidarioa antolatu du esklusio ekonomikoa bizi duten pertsonak laguntzeko. Apirilaren 16an eta 17an, gaur eta bihar, astelehena, ospatuko da azoka hau, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara, Zigordia kalean. Eguraldi txarra eginez gero, udal merkatuan izango da. Formatu txikiko azoka honetan bigarren eskuko liburuak, CDak, DVDak, biniloak eta halako objektuak saltzeaz gain, etxetik ekarritakoak ere jasoko dituztela adierazi dute antolatzaileek, material horiek berriro erabiltzaile berrien esku jar-tzeko.
Zarauzko Udaleko ingurumen sailak «berrerabiltzearen garrantzia» nabarmendu nahi du, hondakinen kudeaketan «murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea baitira jarraitu beharreko oinarrizko pausoak. Liburu egunaren ospakizunak ai-tzakia ezin hobea ematen digu bai berrerabiltzearen garrantziaz kon-tzientziatzeko, baita arrazoi ekonomikoak direla eta, gizartean baztertuak dauden pertsonei laguntzeko ere», adierazi dute ingurumen saileko arduradunek. Hala, Zarauzko Udalak herritar oro animatu nahi du azokan parte hartzera eta erabiltzen ez dituzten liburu, CD eta DVDak ekartzera, bertan interesgarriak izango diren beste batzuk eskuratzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.