Secciones
Servicios
Destacamos
maialen mangas
Martes, 24 de noviembre 2015, 12:44
«2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala da BECen eta deskarga elektriko batek ziplo utzi du Andoni Egaña, bere bosgarren txapela buruan azken agurra abesteko mikroari heldu dionean. Ertzainaren lehen peskizen arabera ez da istripu bat izan. Susmagarrien zerrenda luzea da: gainerako zazpi finalistak, bertsolarien arrakastari ... inbidia dioten euskal idazleak, Hitzetik Hortzera telesailaren audientziekin lehiatu ezinean dabilen El conquistador del fin del mundo-ko kideak, bertso eskolen erruz Gabon Gauean koplak baino jasotzen ez dituzten Olentzero eta Maridomingi». Heriotza, edo hilketa, hori hartzen du abiapuntutzat Xabi Paya bertsolariak, gidoilari lanetan, eta Patxi Gallego marrazkilariak elkarlanean sortu duten Nork komiki berriak, 1991ean sortu zen Bertsolari aldizkariaren 100. ale berezia izango dena. Pornoa, manga, Simpson marrazki bizidunei egindako keinuak, misterioa, bertsoak, komedia, satira, zientzia fikzioa eta errealismo magikoa nahasten dituen obra honek «euskaldunon nortasuna eraikitzeko beharrezkoa dugun iruditegi amankomuna sortzea du helburu». Hala adierazi du Xabi Payak komikiaren aurkezpenean.
«2013an Antxokak deitu zidan bere aldizkariarekin kolaboratzeko eskatuz. Nik ez nekien bertsotan eta gainera, nire aurreko lana izan zen Pololoak trilogian euskal topikoak kiitikatzen nituen, haien artean bertsolaritza», kontatu du proiektuaren hastapenaren inguruan Patxi Gallego marrazkilariak. «Dei hura jaso aurretik unibertsoari eskaera bat egin nion: bizitza guztian marrazten jarraitu nahi nuen. Beraz, proposamenari baiezkoa eman eta segituan Xabi Paya etorri zitzaidan burura. Hark seguruenik izango zituen bertsoen inguruan ideia onaketa hala izan zen», jarraitu du artistak. «Orduantxe elkartu ginen eta segituan sexua edo hilketa bat gure istorioaren abiapuntu izango zirela erabaki genuen eta, azkenean, Andoni Egaña hil genuen komikiaren lehen orrian».
Euskal gizartean ezagunak diren ehun pertsonaia baino gehiago azaltzen dira Nork komikiaren 142 orrialdeetan, Etxenike doktorea eta Paco Etxeberria forensea, besteak beste. Halaber, Egañaren hilketa ikertzeko euskal gizartearen ikuspegi desberdinak pertsonifikatzen dituzten lau detektibe sortu dituzte bi egileek: kontserbadore eta purista den Amezketako aguazila, ikuspegi emotiboa duen Galdakaoko Kontxi etxekoandrea, euskal identitatearen baitatik nolabait irtenda lesbiana eta iparraldeko euskalduna den Amaia Ezpeldoi eta, azkenik, euskal pragmatismoaren adierazpide den Iron Man moduko robota. «Euskal kulturari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu eta denetariko pertsonaiak sartu ezin diren arren, jarri ditugunak adierazgarriak dira», azaldu du Xabi Payak.
«Erronka handia izan da neretzat», gehitu du aldi berean Donostia 2016 proiektuaren koordinatzaile denak. «Bi urte lanean igaro ondoren, orain ez dakit zer egin nere denbora librean, esan du txantxetan Patxi Gallegok. Etorkizunari begira, izenburuak agian trilogía bat egiteko aukera emango digu», gehitu du marrazkilariak. «Nor-nori-norknork daki?».
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.