Secciones
Servicios
Destacamos
dv
Miércoles, 9 de diciembre 2015, 10:28
Durangoko Azoka 'handiaren' balorazio ezinhobea egin du Gerediaga Elkarteak. Beste horrenbeste egin dute ateak itxi ondoren Euskal Denda izeneko azokaren antolatzaileek. Ohar baten bitartez adierazi dutenez, «Durangoko 20. Euskal Dendak egundoko arrakastarekin itxi zituen ateak atzo. Orokorrean 23.065 lagun pasatu dira azokatik, horrek esan nahi du egunaren batezbestekoa 4.613 bizitari izan dituela Euskal Dendak eta bildutako jendetzak aurreikusitakoa gainditu zuela. Salmentei begira, hauek ere oso onak izan dira».
Euskal Denda Euskal Herriko Artisauen Elkarteak, Arbasok, antolatzen du. Antolatzaileak oso pozik azaldu ziren atzo. «Ez genituen espero lortutako zenbakiak. Hasi ginenean 1995ean, ez genukeen asmatu 20.000 bisitari izango genituenik, eta aurten 23.065 izan dira gurekin. Guztiei eskerrak eman nahi dizkiet guregana hurbiltzea», esan zuen Arbasoko presidente Bernat Vidalek.
Arbasoren ustez «aurtengo Euskal Dendak harrera oso ona eduki du, agian publikoen leialtasunari esker eta hori aipatu behar dugu, gero eta jente kontzietzatutagoa datorkigu».
Euskal Dendaren helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, betiere Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. «Bisitariak konprobatu du antzinako lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturalak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko», azaldu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las olimpiadas de la FP cántabra
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.