Borrar
Iosu Etxezarraga arkeologia, eskuan indusketan aurkitutako femur bat duela.
«Esperantza da herrixka bat egotea»

«Esperantza da herrixka bat egotea»

FELIX IBARGUTXI

Domingo, 10 de abril 2016, 10:53

Iosu Etxezarragak bost urte daramatza Bidaniko San Pedroburun indusketak egiten. Orain pinudia besterik ez dagoen paraje hori bizitokia izan da hainbat mendetan zehar, arkeologo honek topatutako hilobiek erakusten dutenez. Zortzigarren mendean ere bizi zen han jendea.

-Esan nolako lanak egingo dituzun aurten.

-2011n hasi ginen indusketak egiten, eliza zegoen inguru horretan, eta maila desberdinak agertu dira. Iaz, hilerrian arrastoak hasi ziren agertzen, eta aurtengo helburua da hilerri horren zati handiena industea, eta etxebizitzarik dagoen ikustea. Gainera, bisita gidatuak antolatu nahi ditut, aurrekoetan bezala.

-Orain arte zein izan dituzue arrasto zaharrenak?

-Zortzigarren mendekoak. Hau da, musulmanak iberiar penintsulan sartu ziren garaikoak. Hobiratze-modu ezberdinak agertzen dira, garaien arabera. Hango hobiratze-sistema berriena zera da: egin zulo bat eta bertan sartu gorpua. Horrelako bizpahiru hilobi topatu ditugu. Horren aurretik, eliza txikiagoa zenean, elizaren inguruan harlauzekin zera egin zuten, hilkutxa txiki baten antzekoa. Eta han agertu zen hildako baten data badakigu: IX. mendekoa da. Eta haren azpian beste hilobi-mota bat ikusi dugu, VIII. mendekoa: bainuontzi tankerako zuloa, haitzean egina. Ondo landutako zuloa da, pareta leunak dituena.

-Eta nolako hildakoa aurkitu duzue hilobi zaharrena den horretan?

-Hildako bat baino gehiago daude: bi behintzat jaio berriak dira; beste bat, heldua; eta eta beste bat atera gabe gelditu da, baina badirudi heldu bat dela.

-Nola jakin duzue VIII. mendeko hildakoak direla?

-Heldu horren hezurrei esker. Quebeceko Laval Unibertsitateko laborategian egin digute datazioa, radio-kronologiaren bidez.

-Paraje horretan ermita bat zegoen XIX. mendean. Orain agertu den hilerri edo nekropoli hori ermitaren eremuan zegoen?

-XIX. mendean bota zuten ermita horrek hilerriaren zati bat hartzen zuen. Zergatik? Hilerria egin zutenean eliza txikiagoa zelako. Gero, mendeetan zehar hiru eliza gehiago eraiki ziren paraje horretan.

-Beraz, XIX. mendean erabat hutsik geratu zen toki hori.

-Bai, badakigu XIX. mende erdi aldera ere han bizi zela ermitau bat bere familiarekin. Haiek izan ziren azken biztanleak, eta, hiltzean, beheko baserrietako aitona-amonek diotenez, Elizbarrutitik eskatu zieten ermita hura zaintzea. Baina han goian zegoenez, beheko -Elolako- baserritarrek eskatu zuten ermita behera ekartzea, eta onartu zitzaien. Lehengo harriak aprobetxatuz egin zuten eraikin berria.

-Hemen Gipuzkoan zortzigarren mendean zegoenari buruz gutxi dakigu, ezta?

-Bai, oso utxi. Garai hartako gizarteak ez zeukan baliabiderik eraikuntza monumentalak egiteko. Historialariek esaten dute normalean fiskalitatea edo Ogasuna duten erakundeek sortzen dituztela eraikuntza handiak. Baina erromatar inperioaren ondoren zer gertatu zen? Fiskalitatea desagertu egin zela, zergarik ez zela biltzen eta ez zegoen dirurik eraikuntza publikorik egiteko. Pribatuek ere ez zeukaten diru askorik, eta orduko etxeak egurrezkoak izango ziren. Monasterioek bazeukaten dirua, baina haiek Gipuzkoatik kanpo zeuden, geografian beherago, eta dirudienez lurralde honekiko harremanak XI. mendean hasi zituzten. Orduantxe agertu zen Gipuzkoa lehen aldiz dokumentuetan.

-Nola irudikatzen duzu San Pedroburu historian zehar?

-Dakigunaren arabera, han bizi zirenek eliza bat eraiki zuten, egurrezkoa, VIII. mendean. Hil ahala, hantxe gelditzen ziren hobiratuta. Egoera ez da asko aldatuko hurrengo mendeetan. Berdintsu jarraituko du XII. mendera arte. Orduan eliza handitu egiten dute, eta jarraitzen dute hildakoei inguru hartantxe lur ematen. Oraingoz, elizaren ingurua baino ez dugu indusi, baina gure susmoa eta gure esperantza da -ontzi-zatiak aurkitu ditugunez- inguruan herrixka bat egotea, Gasteizen eta beste toki batzuetan gertatu den bezala. Baina ematen du XIII. mende aldera aldaketa handi bat gertatu zela Gipuzkoan, oraindik ez dakigularik zergatik. Ematen du klima-aldaketa gertatu zela, hoztu egin zuela,eta San Pedroburu zazpiehun metrora dagoenez ez zen toki erosoa izango. Gero, badakigu XIII. mende bukaeran eliza ere egin zela, ikatza agertu baita, eta zutoin bat erreta. Eraikuntza hura erre egin zen, baina berriz zutitu zuten, eta handiagoa gainera. Eta XV. mendean ere berria egin zuten, eta hura ere handiagoa. Badirudi XIII. mendetik aurrera ez zela inor hobiratu inguru hartan. Beraz, esan liteke garai hartan biztanleek alde egin zutela paraje hartatik. Gipuzkoan hustutako herri bakarra da, dakigula. Ez dakigu beherago jaitsi ziren, Elolara, eta han bizitzen jarri -badaude baserri batzuk, aspaldikoak- edo beste norabait alde egin zuten. Eliza, hala ere, goian geratu zen, San Pedroburun, XIX. mendera arte, bere ermitauarekin.

-San Pedrori eskainitako eliza izango zen...

-Dakiguna da XVI. mendean 'San Pedro de Iromendi' eta 'San Pedro de Illaunmendi' esaten zitzaiola toki hari. Eta San Pedroburu zera izango zen, elizatik goraxeago, 25 metrora-edo, dagoen tontortxo bat.

-Gauza asko agertzen ari dira han.

-Bai, urrutiko muino bat bat besterik ez da hura, baina Gipuzkoa mailako informazioa ematen ari da. Beste gauza bat esango dizut. XII. mendeko ehorzketa batean, hildako emakume hark zeramatzan bitxi eta apaingarriak agertu dira: buru aldean kobrezko orratza, seguru asko zapiari eusteko; zilarrezko idunekoa; eta azabatxezko piezatxo bat, zuloduna.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Esperantza da herrixka bat egotea»