Borrar
Ontziak hondoratu ziren uretan, aztarna bila.
«Gorriak ikusi genituen Islandian, baina pozik gaude emaitzarekin»

«Gorriak ikusi genituen Islandian, baina pozik gaude emaitzarekin»

‘Euskal baleazaleen triskantza’ dokumentala astearte honetan aurkeztuko dute Donostiako San Telmo museoan

N. A.

Martes, 7 de junio 2016, 11:01

400 urte ia isilpean eman ondoren, iaz, urteurrenaren harira, sekulako interesa piztu zuen Euskal Herrian 1615ean Islandian erahil zituzten euskal baleazaleen kondairak. Egin ziren han eta hemen jardunaldiak, argitaratu ziren liburuak, aurkeztu ziren ikus-entzunezko proiektuak... Horietako bat da gaur arratsaldean, 19:00etan, Donostiako San Telmo museoan emango den Euskal balezaleen triskantza dokumentala. Sarrera doakoa da eta amaieran solasaldia izango da egileekin.

Gogoan ekoizpen etxean eta Suhar arkeologiak elkarlanean prestatu eta garatutako proiektuak bi ildo zituen. Bata zen 1615eko uda amaitzear zela erahilak izan ziren 32 arrantzale haien istorioa ezagutzera ematea. Bestea, berriz, urpeko arkeologiari dagozkion teknikak erabilita, Islandiako fiordo batean urperatuta geratu ziren ontzien aztarnak aurkitzen saiatzea eta, dokumentuak miatuz zein gertakari hura oso presente izaten jarraitzen duen Islandiako adituen laguntzaz, gertatutakoari buruz dakiguna zabaltzea.

Donostiara gaur helduko den dokumentala eman da honezkero Gipuzkoako zenbait herritan, eta egileak pozik daude harrerarekin, emaitzaren pozik dauden bezala. 2015eko irailean egindako lan gogorrak izan du, horrenbestez, saria. «Esperientzia oso gogorra izan zen», dakar gogora Ander Arrese eta Beñat Iturrioz arkeologoekin batera proiektua aurrera atera duen Eñaut Tolosa dokumentalgikeak. Lehendik ere urria zuten aurrekontua crowfunding bidez lortutako diruz eta erakunderen batzuen laguntzaz osatua hankaz gora gelditu zitzaien alegia Islandiara heldu orduko, ezusteko baten kontura. Dena bertan behera utzi beharrean, baina, aurrera jarraitu zuen seiko taldeak, zeuzkaten baliabideak guztiz murriztuta eta batere erosotasunik gabe.

«Zerbait aurkitu dugu»

«Dokumentalak egitea beti da gauza penosoa, baina Islandian gorriak pasa genituen» dio Tolosak. Ez, noski, Martin de Villafranca kapitain gazteak eta gainerako baleazale erahilek bezain gorriak, nahiz eta haiek egindako bidea, eta haiek egindako garaian, irailean, berregin. Dokumentalak, hain zuzen, ontziak ekaitz batean galdurik itsasgizon haiek lehorrean ihesi eman zituzten azken egunetako ibilerak irudikatzen ditu, marrazki bizidunen bitartez.

Gertaera historikoak era horretan kontaturik, garaiko Euskal Herriko eta Islandiako testuingurua hemengo eta hango adituei egindako elkarrizketen bidez osatu dute. Besteak beste, elkarrizketatu dituzte Ragnar Edvarsson, Islandiako Unibertsitatean Arkeologian Doktorea eta euskal baleazaleek utzitako ondare arkeologikoa biltzen aitzindaria, eta Magnus Rafnson historialaria.

Biak ere erreferentzia nagusietakoak dira Islandian bizi-bizirik jarraitzen duen gertakariaren inguruko ikerketetan eta, Eñaut Tolosak dioenez, «oso ondo hartu gintuzten. Gurearekin zerikusi handirik ez duen hango erritmo lasaiean, baina disposizio oso onarekin».

Esan bezala, ikus-entzunezko lana osatzeaz gain, espedizioaren beste helburua zen balezaleen aztarna arkeologikoak topatzen saiatzea. Eta aurkitu omen dute zerbait... Aurkikuntzaren berri dokumentalean bertan ematen denez, ezin pista handirik aurreratu ikusleek bertatik bertara ezagutuko dituzten notiziei buruz. «Ez dira gauza handi eta ikusgarriak, baina azken batean aurkikuntza arkeologiko gehienak horrelakoak izaten dira, aurrera egiten eta istoria osatzen laguntzen duten zantzu txikiak», dio Eñaut Tolosak. Zerbait izango da, dena den, euren aurkikuntzan oinarrituta Ragnar Edvarssonek lanean jarraitzeko asmoa badu... Erantzuna, nahi izanez gero egileen beraien ahotik, gaur arratsaldean Donostiako San Telmo museoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Gorriak ikusi genituen Islandian, baina pozik gaude emaitzarekin»