

Secciones
Servicios
Destacamos
dv
Miércoles, 7 de diciembre 2016, 14:27
Durangoko 21. Euskal Dendak 18.000 bisitari izan ditu, iaz baino 5.000 bisitari gutxiago. Hala ere, salmentak parekatu dira, eta horri esker pozik ageri dira antolatzaileak. Aurten lurralde guztietako 52 artisau izan ditu Euskal Dendak.
Jakina denez, Durangoko Azoka egunetan egon ohi da Euskal Denda, eta hainbat arlotako artisauen lanak egoten dira erosteko moduan.
Euskal Herriko Artisauen Elkarteak, Arbasok, Euskal Denda antolatzen duen elkarteak, aurtengo emaitzak baikortasunez aztertu ditu: «Egia da iaz baino bisitari gutxiago etorri direla. Baina aitortu behar dugu, orokorrean jende gutxiago hurbildu dela Durangora. Horren eraginez guregana ere jende gutxiago etorri da. Hala ere, etorri direnek erosi dute; hortaz, artisauak pozik daude», adierazi du arratu zuen Bernat Vidalek, Arbasoko presidenteak.
Haren esanetan «hasi ginenean 1995ean, ez genukeen asmatu 20.000 bisitari izango genituenik, iaz arrakastatsua izan zen bai, baina aurtengo datuak ez dira makalak».
Euskal Dendaren helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.