

Secciones
Servicios
Destacamos
europa press
Viernes, 13 de enero 2017, 08:04
'Meatzaleak: Bilbo, euskera, kultura, historia' du izena Bilboko Azkuna zentroak euskal kultur sortzaileekin «Bilboz, Euskal Herriaz eta munduaz sakontzeko» sortu duen elkargunea, eta gipuzkoar batekin abiatuko da urtarrilaren 18an, Fermin Muguruzarekin.
Ostegun honetan aurkeztu den ekimenaren baitan hilean behin, asteazkenez, euskal kulturako sortzaile batek, bertaratutakoekin batera, hainbat gai ugari izango ditu hizpide. Topaketa guztiak euskaraz izango dira, 19:00etan.
Egitasmoaren arduradunek aurkezpenean azaldu dutenez, euskararen eta euskal kulturaren zabalkuntza eta bultzadaren alde Azkuna Zentroak egin duen apustuaren baitan, musika, hedabideak, gorputza eskenatokian, kultura, identitatea eta hiria, arkitektura, arte plastikoak eta bertsolaritza izango dira mintzagai hilean behin.
Egitaraua «ilunetakoak argira ekartzeko ahalegina da, sakonean daudenak eguzkiratzeko proposamena», eta horretarako, hitzaldiak, mahai inguru didaktikoak, elkarrizketak eta zuzeneko emanaldiak tartekatuko dira. Hizpide izango den gai bakoitzari «ahalik eta etekin handiena ateratzeko formatoa» eskainiko da, beti ere hizlarien eta ikus-entzuleen arteko elkarreragina sustatzeko asmoz.
Fermin Muguruzak estreinatuko du programa urtarrilak 18, arratsaldeko 19:00etan, «Bilbo-BCN-Belfast-Berlin-Beirut-Bogotá» izenburuko saioarekin. Bastida aretoan izango da, sarrera librearekin edukiera bete arte. Nahi duenak Infopuntuan jaso dezake gonbidapena.
Datozen hilabeteetan, besteak beste, Nagore Uriarte eta Errota Digitala, Lutxo Egia eta Inun, Onintza Enbeita eta Ander Lipus, Haizea Barcenilla eta Okela sormen lantegia, Ander Gortazar eta Leire Milikua berbalagun izango dira. Leire Palacios kazetariak aurkeztuko eta zuzenduko ditu saio guztiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.