Secciones
Servicios
Destacamos
F. I.
Lunes, 23 de enero 2017, 07:28
Otsailaren 27an Parisko Olympia areto sonatuan ariko da. Berarekin batera hiru abesbatza ariko dira, bi haurren abesbatzak, bestea gizonezkoena. Haurren koruei dagokienez, bata Iruñeko Paz de Ziganda ikastolakoa da, bestea Madagaskarrekoa. Helduena, berriz, Baionako Aizkoa dugu.
Baita ere, Patxi Garatek abestuko du, Donibane Lohizuneko artista gazteak. 1981ean jaioa -Anne baino hiru urte gazteagoa da-, 2003an 'Star Academy' telebista-saioan parte hartzeagatik kantari sonatu bihurtu zen Frantzia osoan, orain dela hamar urte. 'Operación Triunfo'-ren pareko da telesaio hori.
Halaber, Edu Muruamendiarazek zuzentzen duen Aukeran taldeko dan-tzari batzuk ere ariko dira Parisen.
Kolaboratzaile estuena, hala ere, Jerôme Levatois gitarrajolea izan du Annek. «Web gunean entzuten den 'Lau haizetara' abestia, adibidez, Jerômerekin batera landu dut», adierazi du kantariak.
Hirugarren aldia izango du Olympian ariko dena. Jakina den bezala, 2013ko 'Lex voix basques' diskoarekin hasi zen Anneren ibilbidea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Santander, capital de tejedoras
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.