

Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Miércoles, 19 de abril 2017, 10:07
'Itzal zaunka' iburu-diskoa ikuskizun bihurtu da orain. «Kontzertu irudikatua» eskainiko dute hil honen 28an, Donostiako Antzoki Zaharrean, bi osagairekin: kantuak eta bideoak.
Oholtza gainean Jexuxmai Lopetegi ariko da kantuan, bere Noizbehinka Bandaren laguntzarekin. Zarauzko musikari eta kantari hau da liburu-diskoan zetozen abestien egilea, eta atzoko aurkezpenean honela mintzatu zen: «Mitxel Murua dugu managerra eta oraingoz hiru emanaldi lortu dizkigu. Entsegu orokorra ostiral honetan egingo dugu, Zarauzko Modelo aretoan, gero Donostiako saioa egingo dugu, eta Usurbilen ere ariko gara. Kantuak ez ditugu egingo diskoan bezala, han bukaera difuminatu xamarra zeukaten, zuzenekoan itxita utziko ditugu».
Lopetegiz gain bi abeslari ariko dira: Petti eta Lidia Insausti. «Gainera, sorpresatxoren bat ere izango da», gaineratu zuen kantariak. Sei lagun ariko dira oholtza gainean.
Publikoari begira jardungo dira abeslari eta musikariok, eta bitartean bideo batzuk proiektatuko, Iban del Campok prestatutakoak, hain zuzen ere. «Bideotan presentzia berezia du Antton Olariagaren marrazkigintzak adierazi zuen del Campok atzo. Denbora errealean egin dugu bideoen grabaketa: batetik Olariaga lanean, bestetik kantua. Esperientzia ederra izan da Anttonekin lan egitea». Hala ere, collageak-eta egiten dituen Lorena Martinez marrazkigilearen irudi batzuk ere agertuko dira, «Anttoni lan gehiegi ez emateko». Beraz, esan liteke bideook ez dutela ohiko bideoklip-itxura handirik.
Olariagak berak hau esan zuen: «Hiru hitz klabe daude hemen: batetik, desafioa; bestetik, joko-zelaia; eta 'segi arrastoari'. Diziplinarteko lana izan da hau, eta nik zera esan diet beste lagunei , bakoitzak dakiena egiteko, eta disfrutatzeko. Ikusi dugu arrastoa gero eta urrunago zihoala, joko-zelaia zabalduz zihoala. Ni, oraindik ere, prest nago aurrerago egiteko».
Kontzertuan ez da narratzailerik egongo, «ez naiz ni agertuko», zehaztu zuen Harkaitz Canok, liburuko testuak egin zituenak.
Zakur baten hausnarketak dira 'Itzal zaunka' liburu-diskoaren funtsa. Zakur gogoetatsu eta existentzialista da, ilun xamarra eta asko irakurritakoa gainera. Beronen ikuspegitik dago eraikia produktu osoa, bai marrazkiak, bai testua, bai kantak. Hauxe da hasierako orrialdean irakurtzen dena: «Zauri batzuk nekeak ixten omen ditu. Baina nekeari itxoiteaz ere nekatzen zara. Ni bai, behintzat». Eta lehenengo marrazkian zakur baten itzala ageri da, porlanezko zutabe handi batzuen gainean eraikitako errepide zati batetik gertu, begien aurrean eremu zikin bat duela, tartean-tartean belar ziztrin batzuk.
Liburu-diskoa iazko urrian plazaratu zuen Elkar etxeak, editore- eta koordinatzaile-lanetan Mitxel Muruak jardun zuelarik.
Hasierako pausoa Antton Olariagak eman zuen. Istorio bat marraztu zuen eta Harkaitz Canori deitu zion, honek hitzezko narrazio bat eraiki zezan irudi haien gainean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.