Borrar
Xabier Olarra itzultzaileak
25 urte polizia-nobelak argitaratzen

25 urte polizia-nobelak argitaratzen

Igela etxeak 25 urte bete ditu eta 25. nobela beltza plazaratu: Dashiell Hammett-en ‘Kristalezko giltza’

felix ibargutxi

Domingo, 16 de noviembre 2014, 11:18

Igela argitaletxeak 25 urte bete ditu eta, bere sail beteranoenean, Sail beltza delakoan, 25. liburua plazaratu du: Dashiell Hammett-en Kristalezko giltza.

Hiru tolosarrek Xabier Olarra, Joseba Urteaga eta Jose Manuel Gonzalezek sortu zuten Igela etxea, 1989ko apirilaren 14an, eta lehenengo bi bildumak Sail Beltza eta Enigma izan zituen. Harrezkero, batez ere euskaratutako liburuak plazaratu ditu argitaletxe honek.

Sail Beltza delakoan polizia-nobelak eman dira argitara, eta lehenengo alea Horace McCoy-ren Zaldiak akabatzen ditugu ba... izan zen. Haren ondotrik, Jim Thompson, James M. Cain , Raymond Chandler eta beste klasiko batzuk euskaratu dituzte Xabier Olarrak, Miel A. Elustondok, Javi Cillerok, Fernando Reyk eta beste batzuek.

Xabier Olarra itzultzaileak adierazi duenez, «askoren ustez Kristalezko giltza hau da Dashiell Hammett-en gailurra. Bera izan da oraingo itzultzailea, Esti Lizasorekin batera.

Kristalezko giltza (1894-1961) omen zuen Dashiell Hammettek kuttunena bere lanen artean, edo salbatzen zuenetako bat behintzat. Gauza jakina da adinean aurrera joan ahala bere lanari buruzko jarrera gogor eta negatiboa hartu zuela, baina hau da salbatzen zuen gutxietako bat («ez da hain txarra» kalifikazio batekin besterik ez bada ere). Liburu honi zuzeneko eragina aitortzen zaio, besteak beste, Coen anaien Millers Crossing filmean.

Honela laburbildu daiteke narrazioaren haria: Ned Beaumont jokalaria ez dabil suertean: asteak daramatza dirua galtzen, baina jokoak ez du buelta ematen. Paul Madvig, hiria gobernatzen duen gangster talde bateko burua, adiskide mina du Beaumontek. Madvigek, Henry senatari txotxongilo ustelarekin duen tratuari esker, legez kanpoko negozioak manejatzen ditu hirian. Baina, bere tratua sendotzeko, Paulek senatariaren alaba Janetekin ezkondu nahi du Neskak, ordea, gorroto du Madvig. Senatariaren semea, Taylor Henry, hilda aurkitzen du Ned Beaumontek klub baten sarreran. Bada denboraldi bat Taylor Henry senatariaren semea Paul Madvigen alaba Opalekin dabilela, aitak harreman hori debekatu dion arren. Heriotza horren ondoren, norbait hasi da gutun aztoragarri batzuk zabaltzen, hiltzailea Paul Madvig dela zeharka adierazten dutenak Ned Beaumontek inork eskatu ez badio ere argitu egin beharko du zer gertatzen ari den.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 25 urte polizia-nobelak argitaratzen