Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Domingo, 23 de noviembre 2014, 13:26
Bi tomo, guztira ia 1.000 orrialde, idazle baten aurreneko lana, lan furutista eta fantasiazkoa... Osagai hauek dituen obra editatzera ausartu da Gaumin argitaletxea. Mikel Rodriguez lesakarraren Aratz. Begiradaren atzetik abenduaren 2an aterako da inprimategitik, eta Durangoko Azokan salgai egingo da, beraz. Gero, abenduaren 12an, aurkezpen handia egingo da Lesakan bertan.
Historian lizentziarua den hogeita hamar urteko lesakar honek nobela benetan futurista ondu du, protagonistetako batzuk oso bereziak dituena: genetika-esperimentu batzuen ondorioz gizaki arrunten gaindiko ahalmenak dituzten bi neska, adibidez.
Funtsean maitasun istorioa da, oso erritmo bizikoa, baina euskal literaturan gutxitan agertzen diren ezaugarri batzuei heldu die: fikzio zientifiko, historiko eta fantastikoari, aldi berean. «Hagitz zaila ikusten dut neronek fantastikoa ez den zerbait idaztea. Umetatik harrapatu naute halako istorioek, bai mundu erabat fantastikoetan kokatutakoek, bai mundu errealean gertatu baina ukitu fantastikoak dituztenek. Azken finean, Dragoi Bolaren belaunaldia da gurea», adierazi du Mikel Rodriguezek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.