Borrar

Arrakasta handia izandako lau lan ekarri ditu 'Literatura Unibertsala' bildumak

Hesse, Sagan, West eta Durasen liburuak euskaratu dituzte

N. A.

Martes, 27 de enero 2015, 14:54

Literatur maila gorena eta publiko zabalaren arteko arrakasta uztartu dituzten XX. mendeko lau lan ekarri ditu azken labekadan Literatura Unibertsala bildumak.

Orain dela 25 urte abian jarritako egitasmoan Eusko Jaurlaritza, EIZIE, Erein eta Igela dira bidaide. Gaur goizean Donostian aurkeztu den 2015eko uzta goiztiarrak Herman Hesseren 'Siddhartha', David Lindeman eta Irati Treviñok itzulia; Gerardo Markuletak euskaratu duen Françoise Saganen 'Tristezia, zer berri'; Rebecca Westen 'Soldaduaren itzulera', Maialen Berasategik itzulia eta Marguerite Durasen 'Samina', Xabier Alkorta Zubillagaren itzulpenarekin, ekarri ditu. Lauvlan berri hauekin, bilduma 164 aletara heldu da, eta hurrengo helburua 200 tituluetara iristea da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arrakasta handia izandako lau lan ekarri ditu 'Literatura Unibertsala' bildumak