

Secciones
Servicios
Destacamos
f.i.
Viernes, 29 de enero 2016, 10:15
Elkarrekin aurkeztu dituzte Elkar, Erein eta Igela argitaletxeek euskarara ekarri berri dituzten bi lan garrantzitsu: Virginia Woolfen 'Farorantz', Anton Garikanok itzulia, eta Curzio Malaparteren 'Larrua', Jose Ramon Vazquezek euskaratua.
Urrezko biblioteka bildumako hamahirugarren alea da Elkar etxeak argitaratu duen Virginia Woolfen Farorantz. Idazle honen azken lanetako bat da eta bertan argi ageri dira eleberrigintza berritzailearen teknikak, batik bat kontzientziaren isuria edo barne jaioa esan ohi zaiona.
Ramsay familiak Eskoziako opor-lekuan emandako egun parea kontatzen ditu eleberriak. Bi egun dira, baina batetik bestera hamar urteko tartea dago. Woolfen lan berritzaileenetan ohi den bezala, ekintzari eta elkarrizketari baino garrantzi gehiago ematen die introspekzio psikologikoari eta pertsonaien barne-munduaren azterketari.
Urrezko biblioteka bilduman, orain dela hogeitaka urte euskal itzultzaileen elkarteak (EIZIEk) eta Eusko Jaurlaritzak abian jarritako Literatura unibertsala kolekzioko zenbait ale eskaintzen dira. Bertsio berrituak dira, eta lehenengo aldian jardundako itzultzaile bera aritu ohi da bigarrengo honetan. Kasu honetan, Anton Garikano. Itzultzaileak hau adierazi du: «Esan zidatenean nobela hau berpiztu egingo zutela, pentsatu nuen berritu bat eman beharko niola duela hogeitaka urte egin nuen itzulpen hari, eta gogora etorri zitzaidan Virgina Woolfek ere behin eta berriz ukitzen zituela bere idazlanak». Garikanoren iritziz, «prosa poetikoa» darabil Woolfek, eta bat dator zenbait kritikariren iritziarekin: idazle hark bere burua islatu zuela liburuko protagonistetako batean, Lily delakoan. «Ez zuen bere burua islatu idazle baten gisa, baizik eta margolari bezala. Kontuan izan behar da Virginiak bazuela ahizpa bat margolari zena».
Polemika garratza
Bestalde, Literatura unibertsala kolekzioko 167. alea plazaratu da, Curzio Malaparteren Larrua, Jose Ramon Vazquezek euskaratua. 1949an plazaratu zen lehen aldiz eta II. Mundu Gerra garaian soldadu amerikarrek Napoliz jabetzean egin zituzten gauza lazgarriak azaltzen ditu, besteak beste. Beste bilduma hau, berriz, Erein eta Igela etxeak ari dira aurrera ateratzen.
Filma egin zen eleberri hau oinarri hartuta, baina itzultzailearen ustez txarra da: «Liburu honetatik filma ateratzea ez da erraza, eta gainera zuzendariak pertsonaia bat asmatu zuen; filmeko emakume horrek oso presentzia txikia dauka liburuan».
Malapartek gerrari eskaini zizkion hiru liburuetatik bigarrena da Larrua. Polemika handia eta gaitzespen garratzak eragin zituen Italian, argitara eman zenean. Eliza katolikoak liburu debekatuen indexean sartu zuen. Batzuen ustez, Malaparte «xaboi burbuila terroristen egilea» da; Kunderak, berriz, XX. mendeko obra onenen artean sartu zuen.
Malaparteren biografia ere ez zen nolanahikoa izan; II. Mundu Gerran, bukaera aldera, Florentzian eta Praton eskuadra faxistak antolatzeaz akusatu zuren, baina 1947an izandako epaiketan, eta PCIko idazkari nagusi Togliattiren laguntzari esker, aske utzi zuten.
Vazquezek agertu duenez, «egunkariko kronika eta eleberria, asmatua eta ikusia, oroitua eta amestua, egia eta alegia nahasten dituen liburua da».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.