Borrar
Jon Ariza De Miguel, Donostiako alde zaharrean.
Bakardadetik ateratzeko ahalegin baten kronika da Jon Arizaren lehen eleberria

Bakardadetik ateratzeko ahalegin baten kronika da Jon Arizaren lehen eleberria

'Ohe hotzak' liburuko hitzaurrea idatzi duen Angel Errori oso deigarriak egin zaizkio idazle honen erreferentziak eta kezka estetikoak

DV

Jueves, 19 de mayo 2016, 12:24

Jon Ariza De Miguelek (Portugalete, 1979) bere lehenbiziko liburua plazaratu du, 'Ohe ho- tzak' nobela. Ikasketaz ingeniaria da gai eternal horietako bat landu du liburu honetan: maitasun-adiskidetasun harremanak; hala ere, ezohiko ikuspuntu batetik: bigarren aukeraren atze-aurreak jorratu ditu.

Liburuko gai nagusia bakardadea da; eta lagun baten konpainiaren bidez bakardadea saihesteko ahalegina. «Gaur egun, maitasunaren eta adiskidetasunaren mugak eta definizioak nahiko berrantolatu dira, eta lehen ez bezala maitasunei eta lagunei aukerak ematen zaizkie, bigarrengoak, hirugarrenak... Lehen, ezkontza betirako kontratua zelako, edo agian 40 urterekin hiltzen zelako jende gehiena, inork ez izaten astirik galdutako harremanetara bueltatzeko, eta guk bai», adierazi du Arizak.

Hitzaurrea Angel Erro poeta eta artikulugileak egin du. Hau dio bertan: «Irakurle askok berea ez den beste hizkuntza batean idatzitakotzat hartuko dute 'Ohe hotzak' hau, hain dira bestelakoak erabiltzen dituen erreferentziak, hain dira ezohikoak darabiltzan kezka estetikoak, isiluneak, hain dira bitxiak eta gogoangariak egiten dituen hainbat hausnarketa bidenabarreko».

Liburuan agertzen den gertalekua zehaztugabea da. Eta sumatzen da ez dela Euskal Herria. Pertsonaien sexua ere zehaztugabea da. «Seguru sexua definitu ez izanak LGTB munduari eginiko keinutzat hartuko dutela askok, baina asmoa ez da hori inolaz izan», adierazi du idazleak. Gainera, idazle honek erabat aldendu nahi du etiketa horretatik: «LGTB literatura zer den ere ez dakit, edo uste dudana baldin bada, ez zait interesatzen. Pertsonaien sexualitateak, hots, jendeak berak berez aukeratu ez duen zeozerk, horrelako ezaugarri anekdotiko eta deterministak, ezin baitu sorrarazi literatura genero oso bat».

Liburuko estiloa, nolabait esateko, ez da abenturak eta ekintzak kontatzea, narratzailearen burutik pasatzen diren gogoetak agertzea baizik. Bestalde, Arizak aitortu du liburuan aipatzen diren diren bi idazle oso gustukoak dituela: Bertrand Russell eta Aldous Huxley.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bakardadetik ateratzeko ahalegin baten kronika da Jon Arizaren lehen eleberria