Borrar
Ander Berrojalbiz eta Tabakalerako Oier Etxeberria, liburuaren aurkezpenean. DV
Ander Berrojalbizen beste liburu bat Durangoko heresiaz

Ander Berrojalbizen beste liburu bat Durangoko heresiaz

Liburuaren irakurketa musikatua eta solasaldia izango dira datorren igande arratsaldean Donostiako Tabakaleran

F.I.

Viernes, 24 de noviembre 2017, 10:31

Iaz 'Los herejes de Amboto. Luteranos en el siglo XV' liburua kaleratu zuen Ander Berrojalbizek (Durango, 1983). Orain 'Herejeen alaba' plazaratu du, hau ere Durangoko XV. mendeko heresiari buruzkoa. Eta liburuaren barruan Joseba Sarrionandiaren aspaldiko kontakizun bat agertzen da baita ere, 'Kristalezko bihotza', Iurretako idazleak 'Narrazioak' liburuan txertatu zuena, "seguru asko gai honetaz gehien irakurri duen fikziozko testua", Berrojalbizen hitzetan.

Berrojalbiz, ogibidez, musikaren historiako irakaslea da Bartolome Ertzilla Kontserbatorioan, antzinako musika jorratzen duen Kanthoria taldeko biolin-jolea ere bada, eta urte asko dira Durangoko herejeen gainean ikerketan dabilela. Oraingo liburu honetan datu garrantzitsu guztiz berri bat datorkigu: XII. mendeko Koloniako (Alemania) gertaera bat da Joseba Sarrionandiaren ipuineko giltza. Hona hemen Berrojalbizen liburuko pasarte esanguratsua: "(...) 1160ko hamarkadaren bigarren erdian Altzellako analetan jasotako ohar labur bat: '1163: Zenbait hereje erreak izan ziren Kolonian. Haien artean, inork bultzatu gabe bere burua sutara bota zuen emakume [mulier] bat".

Tabakalerako 'Kearen politikak' programaren baitan, liburu hau aurkeztuko da igandean 18:00etan Tabakaleran bertan. Sarrionandiaren lana irakurriko du Ander Lipusek, Maider Lopezen biolak eta Berrojalbizen arrabitak lagunduta. Solasaldia izango da ondoren. Streaming-ez ere jarraitu ahal izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ander Berrojalbizen beste liburu bat Durangoko heresiaz