Borrar
Ezkerretik eskuinera, Itziar Gomez, Jose Migel Uribarren, Tere Irastortza, Pako Aristi eta Igor Arrizabalaga.
Idazle Eskola, literatura maite dutenen "elkarte aktiboa"

Idazle Eskola, literatura maite dutenen "elkarte aktiboa"

Zenbait berrikuntza dakartzan hamabosgarren edizioa eta Karmele Igartua sorkuntza beka aurkeztu dituzte ekimenaren arduradunek

n.a.

Miércoles, 4 de octubre 2017

Hamabosgarren ediziora iritsi da Bergarako UNEDek eta Eusko Ikaskuntzari atxikitako Asmoz Fundazioak abian jarritako Idazle Eskola. Berez bi ikasturteko graduondoko homologatua da, Bergarako UNEDek emandako titulua eskuratzea ahalbidetzen duena, baina intentsitate txikiagoko formakuntza ere eskaintzen du, zenbait moduluren bitartez. 2017-2018 ikasturtea hastear dela, talde zabala gerturatu da Donostiara horrek ekarriko dituen berritasunak eta Karmele Igartua sorkuntza bekaren 7. edizioa aurkeztera.

Hurrenez hurren Bergarako UNED eta Asmoz Fundazioa ordezkatu dituzten Tere Irastortza eta Igor Arrizabalagarekin batera, Itziar Gomez eta Pako Aristi irakasleak izan dira aurkezpenean, eta bekaren antolakuntzan lagun duten Aretxabaletako Udalaren izenean aritu den Jose Migel Uribarren Kultura zinegotzia.

Idazle Eskolak berariazko ezaugarri asko ditu, eta horietako bat da idazleak izatea irakasle. Hamabost urteko bidean lagun izan dituzte, beste askoren artean, Andu Lertxundi, Edorta Jimenez, Kirmen Uribe, Bernardo Atxaga edota Miren Agur Meabe. Itxaro Borda, Juan Kruz Igerabide, Karmele Jaio, Lander Garro, Itxaro Borda, Karlos Linazasoro, Felipe Juaristi eta beste izango dituzte irakasle ikasturte berrian. Tere Irastortza eta Pako Aristi ere bai. Aristi arduratu da, hain zuzen, Ikasle Eskolaren ezaugarriak nabarmentzeaz, azalduz "pasio" bera partekatzen duten denetariko ikasleak hurbiltzen zaizkiola Eskolari; "bizitzako esperientziak formulatzeko gogoa" duten idazlegaiak, hain zuzen. "Literatura maite dutenen elkarte aktiboa" da Idazle Eskola Aristiren hitzen arabera, "maitasun hori gauzatu nahi dutenen elkartea; idatziz, ez bakarrik irakurriz". Prestakuntzari dagokionez, "idazteko dauden teknika ugariak aztertzen dira, kriterio estetikoari erreparatuta". Genero guztiak lantzen dira halaber, baina ez denak urtero, baizik eta txandakatuta. Aurten, esate baterako, ipuingintza landuko.

Tutoretza pertsonalak

"Ondo edo hobeto idazten irakasten duen proiektu aitzindari" honetan, bi ikasturtetan banatutako 300 eskola-orduak burututa jasoko du ikasleak Bergarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuak emandako titulua. Hezkuntza Sailak homologatutako graduondokoa izanik, izena emateko graduatua izan behar du ikasleak, gradua, lizentziatura edo diplomatura behar duelarik. Proposatzen duen prestakuntza semipresentziala da, ASMOZen eskutik garatutako plataforman oinarritzen den alderdi telematikoak garrantzi handia izan duela hasiera-hasieratik.

Eskola presentzialak Bergaran izaten dira larunbatetan, goizeko 9:30etik 13:00etara. Tere Irastortzak aurkezpenean azaldu bezala, saioak taldearen dinamikan oinarritzen badira ere, oso garrantzitsua da "ikasle bakoitzaren lan pertsonala" zaintzea eta bideratzea. Horretarako sortu dira tutoretza pertsonalak. 2017-2018 ikasturtean, tutoretza pertsonaletarako bi orduko tarteak egokitu dira larunbat goizetan. Bestalde, kanpora begira ere jarri da Idazle Eskola, eta hamabost urtez garatutako metodologia hedatzeko asmoa du idazketa lantzen den beste alor batzuetara, hala nola irakaskuntzara edo administraziora.

Bi urteko ibilbideari ekin nahi ez diotenentzat, berriz, zenbait modulu antolatuko dira ikasturtean zehar. Nobela idatzi, poesia idatzi, ipuinak idatzi, iritziak eman edo pertsonaien sorrera dira aurreikusten diren gaiak. Idazten erakusteko modulu bat ere antolatuko da urtarriletik aurrera.

Matrikula egiteko epea zabalik dago, urriaren 16ra arte ikasle berrientzat, eta hilaren 10era arte aurreko ikasturteko ikasleentzat. Urteko 1.300 eurokoa da matrikula. Bi alditan ordain daiteke. Matrikulatzeko bideak honako hauek dira: 943 212 369 telefonoa edo arse@asmoz.org helbide elektronikoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Idazle Eskola, literatura maite dutenen "elkarte aktiboa"