

Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Martes, 16 de enero 2018
Txomin Peillenen 'Zaldi beltzak zeruan' ipuin-bilduma plazaratu du Pamiela etxeak. Besteak beste, duela 50 urte publikatutako 'Gauaz ibiltzen dana' eleberriko pasarteak dakartza. Literatura beltzari buruzko (H)ilbeltza jardunaldian ariko da Peillen, asteazken honetan Amaiurko elkartean, eta besteak beste obra berri honetaz mintzatuko. Jose Angel Irigaray editorearekin solasaldian jardungo du.
Oraingo liburu honetan bi eratako materialak datoz: batetik, aspaldi –1967an– publikatutako 'Gauez ibiltzen dana' nobela beltzeko hiru kapitulu, oraingo grafiara aldatuta; bestetik, askoz geroago burututako narrazio labur beltz batzuk: 'Josephen begizkoak', 'Kartelekoak', 'Paradisua ez da Milanon', 'Zakur bazka' eta 'Lege-mediku aditua', azkeneko hau lehendik publikatua zegoena, Utriusque Vasconiae etxearen 2008ko 'Jende ederrak' bilduman hain zuzen ere. Beste narrazioak publikatu gabe zeuden.
«Omenaldi gisa» eman dute berriro ere argitara 1967ko 'Gauaz ibiltzen dena' hartako kapituluok; 50 urte baitira lehenengo aldiz argia ikusi zutela. Euskarazko hirugarren polizia-nobela izan zen, Jose Antonio Loidiren 'Hamabost egun Urgainen' eta Mariano Izetaren 'Dirua galgarri'-ren ostean plazaratua.
Pettiri Sabuki izeneko polizia da 'Gauaz ibiltzen dana'-ko protagonista nagusia. Euskaldun paristartua da Sabuki, eta muga aldean, Espainiatik lan bila datozen etorkin klandestinoentzat nortasun agiri faltsuen trafiko kasu bat argituko du.
Euskal literatura beltzaren klasikoetako bat da Txomin Peillen (Parisko Montmartre, 1932). Nobela beltz hauek ditu plazaratuak: 'Gauaz ibiltzen dana' (1967), 'Itzal gorria' (1972), 'Gatu beltza' (1973) eta 'Alarguntsa beltza' (2001). Liburu beri hau aurkeztean kexu agertu da sekula inork ez duelako bere lanaren kritikarik egin. «Hori da txarrena!», adierazi du. 53 liburu ditu kaleratuak, horietako 23 literaturakoak.
Hogei urte bete aurretik, Jon Mirande ezagutu zuen Parisen, eta orduz geroztik zenbait lan egin zituzten elkarrekin. 1962-63 urteetan 'Igela' aldizkaria plazaratu zuten bi lagunok, eta hautsak harrotu; izan ere, hala Mirandek nola Peillenek bertan idatzitako testuak guztiz satirikoak eta zirikatzaileak ziren, Euskal Herrian nagusi zen erlijio eta moral kristauaren aurkakoak erabat.
Peillenek biologia ikasi zuen Sorbonan, eta ia hogeita bost urte egin zituen, irakasle-lanetan, Parisko Lavoisier lizeoan. Gero Pabeko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatean irakasle izan zen, eta Euskal Ikasketak lizentziako sorkuntza-prozesuan hartu zuen parte.
Gaur egun Euskaltzaindiko kide zaharrena da. 1967an izendatu zuten euskaltzain urgazle, 1988an euskaltzain oso, eta emeritu 2007an.
Liburu honek Joseba Sarrionandiaren hitzaurrea dakar. Honela dio Iurretakoak: «Sortzez eta bizitzez ere lekuz aparte ibili da Txomin. Xiberotar familian, Parisen jaioa, euskara seme-alabentzat kaltea izan zitekeela pentsatzen zuen familian. Aita ere ez bide zebilen oso lekuan lekuko, polizia ofizioa hartu baitzuen sorterritik hain urrun».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Las villas del paseo Colón en primera línea de mar
Lola Horcajo /J. J. Fdez. Beobide
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.