Borrar
Elena Odriozola eta Pello Añorga, lehiaketaren aurkezpenean.
10 urte bete ditu Elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketak

10 urte bete ditu Elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketak

16 urte arteko haur eta gazteei zuzendutako lehiaketak hiru aukera eskaintzen ditu, adinaren arabera: emandako ipuin bat ilustratu, ilustrazio batean oinarritutako ipuina idatzi edo komiki bat sortu

Martes, 16 de enero 2018, 16:55

Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko sortu zen orain dela 10 urte Elkar Ikustrazio eta Ipuin lehiaketa. 16 urte arteko haur eta gazteei zuzendutako lehiaketak, astearte honetan Donostian aurkeztu den edizioan, ohiko ezaugarriak eta luxuzko laguntzaile bi izango ditu: Pello Añorga idazlea eta Elena Odriozola ilustratzailea.

Jakina denez, hiru auker eskaintzen ditu lehiaketak, adinaren arabera. Batetik, A, B eta C mailakoek (HH4 eta 5 eta txikiagoak, LH 1 eta LH 2 eta LH 3 eta LH 4, hurrenez hurren) Pello Añorgaren 'Ametsen basoa' ilustratu beharko dute, nahi duten margo eta teknika erabilita. Ipuinean oinarrituta egindako ilustrazioak A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira, eta haur bakoitzak ilustrazio bakar bat aurkeztu ahal izango du. Ipuina, laburra eta argitaragabea, hemen eskura daiteke.

Bigarren aukera da Elena Odriozolaren ilustrazio bat ipuin bilakatzea. D eta E mailako neska-mutilek har dezakete parte atal horretan; hau da, LH5 eta LH6 eta DBH1 eta DBH2 mailetakoak. Ipuina entzun edo jaitsi daitekeen esteka berean eskura daiteke ilustrazioa. Ipuinek originalak eta euskaraz idatziak izan behar dute. Lan guztiak ordenagailuz idatzitakoak izango dira, eta orrialde bakar batean aurkeztu beharko dira. Ez dira orrialde bat baino gehiagotan aurkezten diren lanak onartuko.

DBH 3 eta DBH 4ko gazteei proposatzen zaien egitekoa euskal abesti bat komiki ala bineta bihurtzea da. Horren izenburua aukeratutako abestearen bera izango da. Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da. Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du.

Kategoria bakoitzeko bi sari banatuko dira, eta ikastetxeentzako sari berezi bat ere badago, Laborak Kutxa eta Irrien Lagunak klubaren eskutik.

Lanak bidaltzeko epea apirilaren 9ra arte dago zabalik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 10 urte bete ditu Elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketak