Borrar
Ezkerretik eskuinera, Irribarria, haren atzean Rezusta, Merino II.a eta Ezkurdia.
Irribarriak eta Rezustak pilota astunenak hartu dituzte
Pilota

Irribarriak eta Rezustak pilota astunenak hartu dituzte

«Gureak behetik dabiltzan horietakoak dira», esan du Ezkurdiak Donostian ostiralean jokatuko duten neurketaren atarian

joseba lezeta

Miércoles, 1 de febrero 2017, 17:54

Aparteko gorabeherarik gabe joan da Irribarria-Rezusta eta Ezkurdia-Merino II.a bikoteek ostiral gauean Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko duten Binakako Txapelketako neurketarako material aukeraketa. Buruz buruko txapeldunak ez du eskuetan babesik jarri eta Rezustak probatu ditu pilotak. «Ez dut batere arazorik eskuetan», aitortu du Aramakoak. Bergarar atzelariak eta Joseba Ezkurdiak saio txiki bat egin dute saioa bukatu ostean.

Liderren hiru pilotak zerbait biziagoak direla azaldu du Ezkurdiak. «Gureak behetik dabiltzan horietakoak dira», esan du Arbizuko aurrelariak. Begira zegoen ikusleari «oso astuna» iruditu zaio bat, «enpasteak mugitzeko moduko horietakoa».

Pisuari dagokionez, Irribarriarenak eta Rezustarenak 106.9, 106.8 eta 106 gramokoak dira; Ezkurdia eta Merinorenak, 106.2, 101.1 eta 105.7koak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irribarriak eta Rezustak pilota astunenak hartu dituzte