Borrar
Urgente Colas de once kilómetros en la AP-8 hacia la muga por la masiva afluencia de camiones tras el fin de la Semana Santa
IMHko ikasleak, praktikak egiten lantegi batean.
Espero baino apalago ari da euskara aurrera egiten lan munduan

Espero baino apalago ari da euskara aurrera egiten lan munduan

Euskararentzat erabakigarria den alorreko esperientziak, lorpenak, kezkak eta proposamenak partekatu zituzten hainbat eragilek atzo Elgoibarren egin zen 30+10 mintegian

n. azurmendi

Miércoles, 7 de octubre 2015, 19:52

Hamargarren urtez, enpresen jardunean euskarari tarte zabalagoa eskaintzeko egin beharko liratekeen urratsei buruzko gogoeta bideratu zien atzo Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak antolatutako 30+10 mintegiak, egindakoa errepasatuz, aurrera begirako proposamenak aurkeztuz eta, besteak beste, bertaratu diren enpresei euskaraz lan egiteko eskura dituzten baliabide eta tresnak erakutsiz.

Mintegia babesten duten Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elgoibarko Udalaren ordezkariek ireki zuten jardunaldia: Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusiak eta Ane Beitia alkateak.

Eusko Jaurlaritza lan munduan euskararen erabileran aurrera egiteko abian dituen hiru ekimen berri aurkeztu zituen Baztarrika sailburuordeak. Euslan programa pilotuaren berri eman zuen, profesionalen elkargoetako kideek (epaitegietako abokatuek, adibidez) beren jarduera profesionalean euskara erabil dezaten prestakuntza bereziturako laguntzak aipatu eta lanbide heziketan euskara indartzeko Jaurlaritza garatzen ari diren ekimenen gainean ere hitz egin zuen.

Ekimen konkretuetan sartu aurretik, balorazio orokorra egin zuen sailburuordeak, emaitzen inguruko kezka ezkutatu gabe: «Egindako ibilbidea ez da makala, baina batez beste lortutakoarekin ez gaude konforme. Ahalegin handia egin dugu denon artean, baina apalegiak dira batez besteko emaitzak, oro har ez dira ahaleginaren pareko», adierazi zuen.

Euslan programaren berri ematean gogoratu zuenegitasmo pilotu honetan hamabi enpresa ari direla parte hartzen, denak ere aurretik bidearen zati bat egina zutena, eta inzuenstria arloko enpresetako «lan-hizkuntzan» jarri dela fokua. «Programa honen helburua da -zehaztu zuen- enpresa inzuenstrialetako lan-hizkuntza gisa euskara gero eta gehiago erabiltzeko prozezuenrak eta praktikak diseinatu eta gauzatzea, barrura eta kanpora begira, ahozkoan, idatzizkoan eta hizkuntza paisaian».

Lanbide heziketa eta euskara uztartzen aitzindaria izan den IMHn ezin aipatu gabe utzi hezkuntzaren atal honetan besteen aldean euskarak zuenen presentzia urria. «Garbi daukaguna da hobetu behar zuengula lanbide heziketako euskarazko irakaskuntza, lan munzuenan euskararen erabileran aurrera egin nahi badugu», esan zuen. Izan ere, «handia da, handiegia, euskarazko irakaskuntzak derrigorrezko hezkuntzan daukan pisuaren eta lanbide heziketan daukanaren artean dagoen aldea. Alde handi hori modu nabarmenean murriztera zuzendu ditugu Agenda Estrategikoan jasotako hainbat ahalegin». Horien artean, bi aipatu ditu, «lanbide heziketan espresuki euskarazko irakaskuntza sustatzea (eta horrek esan nahi du ez bakarrik D eredua indartzea baizik eta, baita ere, titulu guztiak euskaraz ere eskaintzera iristea: gaur egun espezialitateetako euskarazko eskaintza dagoeneko % 80,8koa da), eta B eredua sortzea». Legebiltzarrak Jaurlaritzak aurkeztutako Euskadiko Lanbide Heziketako Legea onartzen badu, «finkaturik geratuko da B ereduaren sorrera» esan zuen Patxi Baztarrikak.

Eragileen ikuspegia

Elgoibarko Taupada Antzerki Taldeak 'Ideiak eta hitzak uzartzeko makina' -ren berri eman ondoren, bereziki konplexua den errealitatea ikuspegi desberdinetatik aztertu zuente hainbat eragilek. Eusko Jaurlaritzako Jorge Giménez Bechek, Kontseiluko Paul Bilbaok, Lanekiko Rikardo Lamadridek, Gaindegiko Imanol Esnaolak, Danobat Group enpresako Jon Mugartegik eta IMHko Fermin Lazkanok, azken hamar urteetan egindakoa eta lortutakoa aipatzeaz gain, egiteko dituztenak eta egiteke daudenak aztertu dituzte.

Bakoitza bere eremutik eta esperientziatik jardun bazen ere, argi geratu zen asko eta askotarikoak diren faktoreak eragiten dutela lan munduaren euskalduntzean, eta ezinbestean hartu behar direla kontuan faktore horiek guztiak urrats eraginkor eta iraunkorrak egin nahi badira. Hain zuzen ere, baten baino gehiagoren ahotan entzun ziren 'geldialdi', 'apaltze' edota 'motelaldi' hitzak. Azken urteetan esfortzu handi eta sistemakoa egin egin dituzten IMHko eta Danobateko ordezkariek ere onartu zuten, sailburuordeak bezala, emaitzak ez direla ahaleginaren neurrikoak. Kudeaketaren ikuspegitik mintzatu zen IMHko Fermin Lazkanok azalzuen zuenenez, «berandu hasi ginenez, oraintxe ari gara ikusten zer ari den ematen egindako lana». Emaitza ez da pozez saltoka hasteko modukoa, erabileraren bilakaera islatzen duten lerroak goranzkoari utzi eta «apaltzen» ari baitira. Bi arrazoi nagusi aipatu zituen horretarako Lazkanok. Batetik, pertsonak, azken batean horien jarrerak eragiten baitie gora, edo behera, lerroei. Nahi izatea, ordea, ez da nahikoa, eta alor horretan baliabide falta aipatu zuen: «Lanerako tresneria ez dugu nahikoa euskaldundu, eta horregatik ere ari gara atzera egiten».

Metodologiak hobetu beharra nabarmendu zuen Lazkanok, eta berak erabiltzen duenaren inguruko zertzelada batzuk eman ditu, erakusteko besteak beste zehaztasun handiz jokatu behar dela, aldagai eta irizpide ugari kontuan izanda alegia. Esate baterako, eskakizun mailak finkatzeko orduan, langileen kopuru handi bat euskalduna izateak ez baitu automatikoki bermatzen organizazio horretan euskara lan-hizkuntza bilakatuko denik. Lan munduan zeharo murgildu aurretik ere nabarmena da, eman zituen datuen arabera, gaitasunaren eta praktikaren arteko arroila. Izan ere, praktikak egiteko orduan, lanbide heziketako hamar ikasletatik zortzi dira euskaraz lan egiteko gai; hamarretik seik egin nahi dituzte praktikak euskaraz, eta azkenean ez dira guztizkoaren herenera ailegatzen praktikak euskaraz egiten dituztenen kopurua.

Nahi ala ez, aukera izan ala ez, gai izatea da aurreneko baldintza, eta LHko ikasleen prestakuntza eta trebakuntza hobetzeko egiten ari diren lanaz aritu zen Lanekiko lehendakari Rikardo Lamadrid. Laneki, hain zuzen, hurrenez hurren lanbide heziketako zentro publiko eta itunpekoak ordezkatzen dituzten Ikaslanek eta Hetelek bultzatutako ekimena da, eta euskarazko ikasmaterialak lanbide heziketako ikastetxeen esku jartzea du xede.

Tartean, pertsonak

Euskararen inguruko lanketari orain dela 15 urte ekin zion DanobatGroup-en ere egin dute topo ustezko kontraesan horrekin. Jon Mugartegi Kalitate dueta euskara batzordeburuak eredugarritzat har daitezkeen praktikak azaldu zituen: langileek eskatuta abiatu zen prozesua bere egina dute honezkero enpresako instantzia denek, zuzendaritzak barne (ezinbestekotzat jo zuen baldintza hori, bide batez); hizkuntzaren kudeaketa ez da lerro solte bat, enpresaren kudeaketan txertatuta dago eta, horrenbestez, urtero aztertzen dira emaitzak eta eguneratzen dira helburuak; hizkuntza eskakizunak ezarri izanari eta beste ekimen batzuei esker langile gehienak dira elebidunak... Baina, hala eta guztiz ere, gaitasuna eta erabilera nahiko urrun daude elkarrengandik. «Ingurua propizioa dela esan daiteke, baina tartean pertsonak daudenez ahaleginak eta emaitzak ez datoz bat», esan zuen Mugartegik.

Diagnostiko horrekin bat eginik, Jorge Giménez Bechek eta Paul Bilbaok administrazioak eta euskalgintza sozialak, Eusko Jaurlaritzak eta Kontseiluak kasu honetan, egin dutenaren eta esku artean dituzten egitasmoen berri eman zuten. Hizkuntza Politikarako sailburuordetzako Hizkuntza eta Koordinario zuzendari den Giménez Bechek gogoratu zuen LanHitz egitasmoa abian jarri zenetik 418 enpresatan ireki dela euskarari presentzia handiagoa emateko bidea, eta Bikain ziurtagiriaren inguruko datuak ere eman zituen, adieraziz prozesu horretan sartu diren enpresa eta entitateen %15 baino ez direla sektore inzuenstrialekoak. Hori dela eta, Baztarrika sailburuaren hitzak berretsiz, martxan jarri berria den Euslan ekimenak duematen dion garrantzia eta diru aldetik egingo den esfortzua azpimarratu zituen, baliabide denak (Euslan bera, LanHitz, Bikain eta beste) xede berdinera begira jarrita kudeatzea eta elkarlana sustatzea emaitza hobeak lortzeko ezinbestekoak direla nabarmenduz.

Bai Euskarari ziurtagiria eta beste ekimen batzuen bitartez alor sozioekonomikoaren euskalduntzea lehentasunen artean daukan Kontseiluko Paul Bilbaok, gizarte erakundeen bilgune honek alor honetan egindako bidea gogora ekartzeaz gain, zuenela egun batzuk aurkeztu zuten 'Euskaragileak' batzordea izan zuen hizpide. Kontseiluaren baitako batzorde horretan hizkuntzaren normalizazioan aitzindari diren hamahiru enpresa bildu dira, eragile, sustatzaile eta beste batzuen bidelagun edo eredu izan daitezen, «egile izatetik eragile izatera» pasatuz. Eragileen indarraz eta borondateaz gain, pertsonen motibazioaren «korpus juridikoa» egokitzea eta sustapenari eustea ezinbestekotzat jo ditu Bilbaok «motelalditik ateratzeko». Izan ere, esan zuen azken urteetan argi ikusi dela euskara plan gehiago egiten direla eta eginda daudenak bizkortu egiten direla lege edo araudiaren aldetik urratsak egiten direnean, kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideen inguruan eman diren pausoak eta horiek izan duten eragina aipatuz.

Ingurunearen garrantzia

Hala ere, eraginkorra izateko hizkuntzaren ingurukoak ezin badira landu enpresa-kudeaketaren gainerako ildoetatik aparte, edo horien menpeko gisa, enpresa ere ez da errealitate isolatua, erabat eragiten baitio inguruneak. Alde horretatik argigarria izan da Imanol Esnaola Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiko koordinatzailearen ekarpena. Lurgune euskaldunetako egitura produktiboaren izaera eta egoera 2007az geroztik dezente aldatu direla azaldu zuen, Gaindegiak gaiaren inguruan egindako ikerketan oinarrituta. Eta ez bereziki euskararen mesederako. Hain zuzen ere, krisialdiaren eta ehun produktiboaren bilakaera orokorraren ondorioz, euskarak garatzeko aukera gehien dauzkan lurraldeetan apaldu eta pobretu egin da, nolabait esateko, enpleguaren eta jarduera produktiboaren 'kalitatea'. «Salbuespenak egon badaude baina, orokorrean, lurgune euskaldunetan nagusi ziren enpresa handi samarrak asko aldatu dira. Kanpoko jabegoa dute, maila teknologikoa apaltzen joan da eta, ondorioz, langileen formazio maila ere bai. Eta asko itxi egin dira. Sortzen ari den enplegua ezagumenduan intentsiboak diren sektoreetan ari da sortzen, eta enpresa horiek ez dira ari lurgune euskaldunetan sortzen, hiriburuetan eta gune berezietan baizik. Hori dela eta, gune euskaldunenetatik aldentzen ari dira profesional euskaldun prestatuenak, eta horrek pobretze handia dakar». Lantegietan ere euskaraz jarduteko baldintza onenak dituzten guneak, beraz, «sozioekonomikoki ahaldundu egin behar dira, ekonomia endogenoari leku berezia eta politika publiko bereziak eskainiz», eskualde jakin batzuen ezaugarri soziolinguistikoak lan mundua euskalduntzeko bidean aliatu eta indartzaile izan daitezen.

Bestalde, enpresetan lan praktikak euskaraz egiteko proiektuaren 3. fasea aurkeztu da mintegian eta, jardunaldiaren azken atalean, enpresetan lantzen diharduten sei praktika on azaldu ziren: Aldahitz proiektuaren Eusle Metodologia Fagor Arrasate eta JMAren adibideekin; Gislan geolokalizaio aplikazioak; enpresen nazioarteko komunikazioen azterketa Elhuyarrek Mitxelena enpresan ezarritako praktikarekin; Enpresen formazioarentzat Enpresarean foroa; Egin salto! hizkuntza portaeran eragiteko interbentzioa eta Euskaraplus langile eta lana bilatzen ari diren pertsonen euskarazko komunikazio gaitasunak hobetzeko proiektua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Espero baino apalago ari da euskara aurrera egiten lan munduan