

Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
Lunes, 9 de junio 2014, 00:27
Duela 27 urte ospatu zen lehen aldiz Eskola Txikien Festa, Bidania Goiatzen izan zen, eta atzokoan zikloa itxi eta berri bat hasi zuten. Txinko, lehen jai hartan sortu zuten maskota, herrira itzuli zen eta Eskuarekin batera festaz gozatzera gonbidatu zituzten herrira gerturatu zirenei. Adin guztietako haur, gazte eta gurasoak gerturatu ziren herrira eskola txikien garrantzia aldarrikatzeko asmoz.
Iban Muñoa eskolako guraso elkarteko ordezkariak eman zien ongietorria bertara hurbildu zirenei hastapen haiek gogoratuz. «Ohore bat izan zen testigua jasotzea, mugimendu hau herrian jaio zen-eta. Eskerrak eman nahi dizkiegu herriko aiton-amonei, orduan eskolako ikasleen gurasoak zirenei», esan zuen. Gainera, Amets Arzallus herriko bertsolariak eskolari eskainitako bertsoa entzun zen herri txikietako eskolak goraipatzen zituena, «amets handiak betetzen dira eskala txikienean», abestu zuen. Txinkorta eskolako 52 ikasleek bertso bat abestu zuten, Mikel Artola bertso-irakaslearen laguntzarekin idatzi zutena.
Irekiera ekitaldia amaitzeko Gabiriako Balentzategi herri eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek datorren urtean Eskola txikien festa antolakuntzaren testigua jaso zuten, bertso bat abestuz, eta 1991 urtean antolatu zuten festan erabilitako kartela ere eraman zuten, «datorren urtean data bat gehiago erantsiko diogu», azaldu zuen Ane Miren Aizpuru Gabiriako eskolako zuzendariak. Amaitzeko, Bidania-Goiatzko ikasle, guraso eta ikasleek aurtengo festarako egin duten kanta abestu eta dantzatu zuten, Skandalue elektrotxarangak lagunduta, eta Jon Balentziagak zeinu-hizkuntzara ere itzuli zuten, bertaratutako guztiek ulertu ahal izateko.
Jarraian, antolatutako egitarau zabala jarri zen martxan. Frontoitik plazaraino bi lasterketa antolatu ziren haurrentzako eta gaztetxoentzako. Ondoren, haurrak taldeetan banatu eta tailer eta joko desberdinak antolatu ziren herrian zehar. Elizaren azpiko futbol zelaian paraxutean, azeri buztanean, kox- kolak biltzen, soka-tiran, eta abar, jolastu ahal izan zuten eta frontoiaren ondoan, txikienek puzgarrietan nahi adina salto egi zuten eta aurpegiak ere margotu zituzten. Eguraldi sargoriak lagunduta giro ezin hobean parte hartu zuten guztiek. Skandalue txaranga ere kaleak animatzen aritu zen egun guztian. Eguzkiak gogor jo zuen eta iturriak eta ur-jolasak eskertu zituzten Bidania-Goiatzera gerturatu ziren ehunka pertsonek.
Arratsaldean, tailerrek jarraipena izan zuten eskola inguruan. Txapak, txotxongiloak, graffitia, eta abar egin zituzten eta giza-futbolinean jokatu eta rokodromora igo ziren ausartenak. Karpan, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Bizipoza' emanaldia eskaini zuten. Haur eta gazteek gogoz dantzatu zituzten pailazoen kantak egun osoko jolasen nekea ahaztuta. Txinkorta eskolako ikasleak ere igo ziren oholtza gainera Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin Eskola Txikien kanta abestera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.