

Secciones
Servicios
Destacamos
ALEXIS ALGABA
Lunes, 1 de diciembre 2014, 13:09
Zestoako bizilagunek hurrengo urteko azaroaren inguruan jakingo dute Osinbeltzeko proiektua aurrera doan edo ez. Erabakia sustatuko duen parte-hartze prozesuaren berri eman dute gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Partehartze Komisioan, Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Martin Garitanok, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako zuzendariak, Arantxa Ruiz de Larrinagak. "Prozesuaren diseinu fasean gaude orain. Otsailean aurkeztuko dugu prozesuaren nondik norakoa eta martxoan hasi eta azarorarte izango da garapena eta bukaerako kontsulta", azaldu du Ruiz de Larrinagak.
Orain dela aste batzuk Zestoan habian jarritako Osinbeltz Proiektuaren Jarraipen Mahaiak diseinatuko du prozesua hurrengo 4 edo 5 bileretan. Herritarrekin bilerak ere izango dira. Pasa den urriaren 14ean egin zen lehen bilera herritarrekin eta egun horretatik burutu diren sei batzarretan 600 lagunek hartu dute parte Foru Aldundiak aurreratu duenez. Hurrengo hilabetetan beste ekintza batzuk ere izango direla aurreratu dute komisioan. Zestoan turismo bulegoan arratsaldero GHK-ko lehendakaria egongo dela argitu dute, eta oraindik adostu ez diren egunetan, Europako beste herrialde batean martxan dagoen zaborren planta batera bidaia planteatu dute, jarraipen mahaiko kideekin "eta agian herritar batzuekin" hemen ezarri nahi den sistemaren eredu bat ikusi ahal izateko.
«Joku maltzurra»
Garitanok ez du hondakinen inguruko politikaren eztabaidan sartu nahi izan, nahiz eta oposizioko taldeek gai horren inguruan galdetu komisioan zehar. "Gai honen funtsan zuen hondakinen politika dago ezin da soilik parte-hartze prosezuaz hitz egin", leporatu diote oposizioko taldeek. "¿Argituko al diezue herritarrei zuen erabakia oraindik legez kanpo dagoela?", galdetu diote. "Ez naiz zuen joku maltzurrean sartuko, galdera horiek erantzuteko beste komisio bat dago", argitu du ahaldun nagusiak.
Ahal ere, kontsulta prozesua "ez dela prozesu elektoralista bat" defendatu du, berriro ere mahai gainean jarriz Bilduren helburua: "proiektu estrategikoak alderdi politikoen gainetik herritarrek erabaki behar dituztela"
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.