

Secciones
Servicios
Destacamos
El Diario Vasco
Lunes, 2 de febrero 2015, 16:21
Guztira 773 liztor-beltz habia suntsitu ziren iaz Gipuzkoak, Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo departamentuak ohar baten bitartez jakinarazi duenez, 578 Aldundiak ezarritako protokoloaren bidez. Horiei gehitu behar zaizkie Donostiako suhiltzaileek kendutako 195 habiak.
Suntsitzaile taldeen, suhiltzaile eta basozain lanari esker izan da posible kopuru horretara heltzea, baita Gipuzkoak abian jarritako protokolo aitzindariari esker ere. Protokoloa iaz jarri zuen martxan lurraldeko udal gehienekin eta Landa Garapen Elkarteekin elkarlanean, aurreko urteetan izandako esperientzian oinarrituta. Protokoloak, udazkeneko jardun soiletik, urte osoko ekintzetarako jauzia eman zuen (udaberriko tranpatzea, lehen habien suntsitzea, udara-udazkeneko tranpak ipintzea eta behin betiko habien suntsiketa); hots, liztorraren bizi zikloaren atal guztiak jasotzen zituen. Liztor-beltza Gipuzkoa osora hedatuta dago, eta azken urteetan oso bizkor hedatu da.
Iaz protokolo berria jarri zuen martxa lurraldeko udal gehienekin eta Landa Garapen Elkarteekin elkarlanean, aurreko urteetan izandako esperientzian oinarrituta. Protokoloak, udazkeneko jardun soiletik, urte osoko ekintzetarako jauzia eman zuen (udaberriko tranpatzea, lehen habien suntsitzea, udara-udazkeneko tranpak ipintzea eta behin betiko habien suntsiketa); hots, liztorraren bizi zikloaren atal guztiak jasotzen zituen.
2014ko ekitaldian Lurralde Garapen Elkarteen bidez habia suntsitzaile taldeak prestatu ziren, beraien zerbitzuez baliatzea nahi zuten udalerriek aukera izan zezaten. Talde horiek, kasu batzuetan, Elkarteetako langileak izan dira, bestetan jardun hori egiteko kontratatu diren pertsonak eta enpresa bat kontratatu duen Elkarterik ere bada. Azkenik, hainbat udalerrik beraien langileen bidez suntsitu dituzte habiak eta, zenbaitetan, herritarren auzolanaz ere baliatu dira.
Habiak suntsitzeko erabiltzen den materiala guztia Landa Garapen Elkarteetan gorde da lehen aldiz, eta, halaber, material berriarekin ere hornitu ditu Aldundiak talde horiek, besteak beste Nafarroako enpresa batekin garatu den intsektizida jaurtigailu berria. Gainera, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, udal eta elkarteetako ordezkariei zuzenduta liztor beltzari buruzko ikastaroak ere antolatu dira eta jendearen parte hartzea handia izan da.
Emaitzei erreparatuta ikusten da esku-hartze gehienak udalek eta landa garapenerako elkarteek burutu zituztela (437 gehi Donostiako suhiltzaileek suntsituak. Suntsitu gabe gelditu zirenak ere badira, ezinezkoa zelako edo ez kentzea erabaki zelako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenido un hombre al que se le cayó un revólver al suelo en la plaza de Coca
El Norte de Castilla
La sede del Reina Sofía estará lista a finales del próximo año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.