

Secciones
Servicios
Destacamos
Joseba Zubialde
Viernes, 20 de marzo 2015, 14:16
2014an Gipuzkoan %44koa izan zen batezbesteko birziklatze tasa, aurreko urtean baino sei puntu gehiago. Hala ere, gaur egungo datuak %50aren bueltan dabiltzala adierazi du Iñaki Errazkin Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatuak.
Gipuzkoak 315.000 tona hondakin sortu zituen 2014: 25.073 tona beira, 16.086 tona ontzi arin, 37.259 tona paper eta kartoi eta 25.346 tona materia organiko. Azken honetan dago gakoa Errazkinen ustez, birziklapenaren arloan lurraldean ematen ari diren pausoen isla baitira datuak. 2013arekin konparatuta, iaz 11.000 tona hondakin organiko gehiago bildu ziren, 14.000 tonatik 25.000ra pasaz. Datu ikusgarria da, adierazi du diputatuak, eta Europako Batasunak dioen bezala, birziklagarria den guztia birziklatu nahi badugu, derrigor materia organikoa eraginkortasunez bildu behar dugu".
Lan horretan bostgarren edukiontziak nahiz atez ateko bilketa sistemak eraginkortasuna erakutsi dutela azaldu du Errazkinek, Gipuzkoa oso bide interesgarria eta emankorra egiten ari dela azpimarratuz.
Zabortegietara eramaten diren hondakinen kopuruari dagokionez 170.476 tonakoa izan zen. Aurreko urtean 190.383 tona isuri ziren; beraz, behera egin du datuak. Errazkinen aburuz Gipuzkoak norabide horretan jarraitzen badu 2016an %60ko birziklatze helburua lortuko duela azpimarratu du, eta 2020an %70koa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.