Borrar
Urgente Las diez noticias clave de la jornada
Epeleko konpostatze planta berria.
Epeleko konpostatze planta hilabete eta erdi barru irekiko da

Epeleko konpostatze planta hilabete eta erdi barru irekiko da

Konpostatze plantak urtean 9.000 tona bio-hondakin tratatzeko ahalmena izango du

gaizka lasa

Lunes, 24 de agosto 2015, 16:54

Ainhoa Intxaurrandietak eta Imanol Azpiroz-ek, GHKko lehendakariak eta lehendakari ordeak hurrenez hurren, Bergarako Angiozar auzoan dagoen Epeleko konpostatze planta berria hilabete eta erdi barru martxan egongo dela aurreratu dute. Bertako prozesuak azaldu dituzte astelehen hontan eta munduan zehar jasotako esperientzia batuta nazioartean aurki daitekeen planta aurreratuena dela aipatu dute.

Konpostatze plantak urtean 9.000 tona bio-hondakin tratatzeko ahalmena izango du. Organiko tona hauekin 2.300 tona konpost lortuko da urtean. Plantan hezetasuna eta tenperatura une oro kontrolatuta egongo dira. Bertako teknikoak erabateko kontrola izango dute prozesuko atal bakoitzean konpostaren kalitatea bermatzeko. Era berean, plantan gune garbia eta zikina bereiziak egongo dira, Lapatxen gertatzen den ez bezala. Tratamendu intensiborako zortzi tunel izango ditu plantak, eta bertan lau aste tratatuko da material organikoa. Beste bost aste heltze gune batean egongo da, eta azkenik konpostaren tamaina egokia bermatuko duen kribadora batetik igaroko da, zati handiak baztertzeko eta prozesu hasierara bideratzeko hainbat onura tarteko.

Transferentzi estazioak, Debagoienako errefusa, papera eta ontzi-arinak elkartzeko funtzioa izango du, dagokion tratamendu plantara eramateko.

Hauez gain, azpiegitura nagusiei zerbitzu emango dieten beste gune batzuk ere egongo dira: bio-filtroa, baskula, kamioen garbiketa gunea, bulegoak eta aldagelak.

Eraikin honek ez du izango ur-sareko hornikuntzarik. Ingurumenarekin ahalik eta jasangarriena izateko helburuz, euri urak aprobetxatuko ditu bere funtzionamendurako.

Kanpoko estaldura tonalitate desberdineko lamina berdez osatuko da, eraikin-multzoa bateratu eta ingurumen naturalean ahalik eta hobekien integratzeko.

Azalpen teknikoken ondoren, Ainhoa Intxaurrandietak GHKko hurrengo kudeatzaileei birziklatze eta konpostatze prozesuen aldeko apostua egiteko eskatu die, izan ere gaur ospatuko da GHK erakundean batzarra lehendakaria eta kontseilu berria izendatzeko. Hemendik aurrera Bilduk kudeatzen zuen erakunde hau EAJ eta PSE alderdien esku geratuko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Epeleko konpostatze planta hilabete eta erdi barru irekiko da