Borrar
Lehendakaria buru zela, erakunde ugaritako ordezkariak bildu dira ospakizunera.
Hurkoa, 25 urte ahulenen ondoan

Hurkoa, 25 urte ahulenen ondoan

Gizartearekin eta ahulezia egoeran daudenekin duten konpromisoa berretsiz ospatu ditu erakundeak zilarrezko ezteiak

gaizka lasa

Viernes, 20 de noviembre 2015, 16:39

Hurkoa erakundeak 25. urteurrena ospatu du Donostian, mende laurden honetan bere lana garatzen lagundu dioten lagunez, langilez, boluntarioz, aliatuz, laguntzailez eta erakundez inguratuta. Ekitaldian, Hurkoak gizartearekin hartutako konpromisoa berritu nahi izan du «ahulezia egoeran dauden pertsonen premiei erantzuteko modu berriak bilatzen aurrera egiten jarraitzeko erantzukizuna bere gain hartuz. Aipamen berezia egin dio Fundazioa sortu zuen erakundeari, Gipuzkoako Caritasi alegia.

Ekitaldiaren hasieran Hurkoaren aurkezpen bideoa ikusi ahal izan da. Bertan azaldu da Hurkoa tutoretza-erakundea dela, ahulezia, mendetasun edo babesgabetasun egoeran dauden adineko pertsonak eta gaixotasun mentala dutenak defendatzen dituena. Gaurko jardunaldiari 'Ahulezia: Gizartea ispiluaren aurrean' izenburua jarri dio, eta ahuleziaren eremua hartu nahi izan du oinarritzat, azken urte hauetan arreta berezia eskaini baitio eremu horri, egoera horretan dauden pertsonei jarraipen pertsonala egiteko eta laguntza pertsonala emateko, pertsona horien eskubideak eta interesan defendatuz ez ezik, pertsona horien balioak eta nahiak kontuan hartuz ere bai.

Erakundeen konpromisoa

Iñigo Urkullu lehendakariak Hurkoa zoriondu du ekitaldiaren hasieran eta bere lanaren hiru eremu goraipatu ditu: «Eskubideen arreta, zaintza eta babesa». «Ahuleziak laguntasuna eskatzen duela» azaldu du eta, Hurkoaren lehentasunarekin bat eginez, lehendakariak pertsonen duintasuna aipatu du lehenetsi beharreko puntu gisa, eta ideia horiaurrekontuetan islatuko dela aurreratu du.

Gipuzkoako diputatu nagusiak ere ekitaldian parte hartu nahi izan du eta Hurkoa erakundearen izena nabarmendu du, esanguratsua delakoan. Behar gehien duen jendearentzat lana Gipuzkoan era propioan egiten dela ere aipatu du Markel Olanok, eta erakunde, eragile eta enpresen arteko elkarlana indartzeko konpromisoa azaldu du.

Donostiako Udaletxetik Ernesto Gasco alkate ordeak, berriz, Hurkoari esker orain zahartzaroarekin lotutako arazoak eramangarriagoak direla esan du, eta besteen alde lan egitea zorion iturri dela ere aipatu du. Bide batez, erakundeak Donostiako Udaleko laguntza izaten jarraituko duela esan du.

Bukatzeko, José Ignacio Munilla Donostiako gotzainak laguntasunaren balioa azpimarratu du. Globalizazioak sarritan kanpokoak hurbildu eta gertukoak aldendu egiten dituela ohartarazi ondoren, benetako indarra laguntasunak ematen duela adierazi du, lagundua sentitzea indartsu sentitzea baino garrantzitsuagoa dela azpimarratuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hurkoa, 25 urte ahulenen ondoan