Borrar
Garrantzitsuena parte hartzea dela berretsi du Arartekoak.
Eskola kirola, hezkuntza edo lehia?

Eskola kirola, hezkuntza edo lehia?

Arartekoak dio hezkuntza eta partaidetza balioak lehenetsi behar direla, eta udalei gomendatu die izan dezatela kontuan baldintza hori laguntzak emateko orduan

m.i.

Lunes, 22 de febrero 2016, 11:32

Neska-mutilentzat antolatzen dituzten kirol jardueretan hezkuntza eta partaidetza irizpideetan oinarritu daitezela, eta ez lehiakortasun irizpideetan, gomendatu die Arartekoak EAEko udalei. Hitzetik ekintzetara, iradoki die «beharrezkoa bada, hori betetzeko baldintzapean jar dezatela udaletik jasotzen duten laguntza, bai instalazioak uzteko orduan, bai diru-laguntzak emateko edo sustatzeko orduan».

Lehendik ere emanak zituen horrelako gomendioak Arartekoak, ez baita berria adin txikikoen arteko zenbait konpetiziotan sortzen den giroaren inguruko kezka. Izan ere, dio Arartekoak, «zenbait bide erabiliz (norbanakoen kexak, gizarte- eta hezkuntza-erakundeekin egindako bilerak, adituekin egiaztatzea), kezka adierazi digute klub edota entrenatzaile batzuek duten portaeragatik eta jarreragatik, eskola-kirolaren aurreko adinetan neska-mutilek egiten duten kirolaren esparruan. Zehazki, entrenamenduetan eta partidetan, protagonismoa ematen zaie adingabe batzuei beste batzuen kaltetan, lehia-errendimendu handiagoa edo apalagoa izateko irizpidea aintzat hartuta».

Arartekoak azpimarratzen du «klub eta entrenatzaile gehienek erabat egoki burutzen dutela neska-mutilen eta nerabeen kirol-jarduera zuzentzeko eginkizuna. Hala ere, hori beti hala izango dela ziurtatzeko, komenigarria iruditu zaigu tokiko administrazioei gomendio orokor bat egitea, gogoraraziz beraien herriko kirol-klubei laguntzak emango bazaizkie, haiek arlo horretako legezko xedapenak bete behar dituztela».

Prest bideak bilatzeko

Eta araudia argia da gai horri dagokionez, ez baita aurrekaririk falta. Hala, Arartekoak berak azken gomendio orokor honen berri emateko zabaldu duen oharrean gogoratzen duenez, «6/2011 Gomendio orokorrean -'Haurrek eta nerabeek egindako kirola, une oro eta edozein testuingurutan, hezkuntza parametroen arabera garatzen dela bermatzearen egokitasuna'- jada adierazi genuen zer irizpidek nagusitu behar duten neska-mutilak kirol bat egiten hasten direnean. EAEko kirola erregulatzen duen araudian ere agertzen da orientabide hori, eta emaitzen eta lehiakortasunaren gainetik lehenesten da. Kirolaren Euskal Planak (2003-2007) honako hau zehazten du eskola-kirolaren helburu nagusitzat: «Aukera eman behar dio haur kirolariari hezkuntza garapena osatzeko». Bestalde, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko legeak hauxe ezartzen du: «Haurrek eta nerabeek eskubidea dute kirolak eta jarduera fisikoak egiteko, eta saihestu egin behar da jarduera horietan lehiakortasuna lehenbiziko baliotzat sustatzea».

Oraingo honetan, 12 udalerrik osatutako lagin baten informazioa bildu dute. Udalerri horiek ez dira aukeratu horrelako arazoak antzeman direlako, baizik eta, Arartekoaren ustez, adierazgarriak izan daitezkeelako, «kontuan hartuta lurralde-banaketa, biztanleria eta egindako kirol-jarduera. Udalerri horiek denak ados egon dira erakunde honek azaldutako arrazoibidearekin. Gainera, horietako batzuek egiaztatu dute oso zaila dela horrelako portaerei kasu askotan banakakoak heltzea. Prest daude gai horretaz hausnartzeko, horrelako portaera desegokiak eragozteko bideak bilatzeko eta, gertatzen badira, horiek antzemateko eta esku hartzeko bideak jartzeko».

.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskola kirola, hezkuntza edo lehia?