Borrar
Urgente Una colisión entre dos vehículos en Oiartzun provoca retenciones en la GI-636 dirección Irun
Agerrialdean parte hartu zuten zenbait zuzendari.
Baliabide gehiago eskatu dituzte ikastetxe publikoetako zuzendariek

Baliabide gehiago eskatu dituzte ikastetxe publikoetako zuzendariek

Agerraldi publikoa egin eta agiri bat zabaldu dute, «erakunde publikoek irakaskuntza publikoa benetan zaintzea» eskatzeko

El Diario Vasco

Lunes, 13 de junio 2016, 13:25

«2016-2017 ikasturteko beharrei aurre egiteko gure ikastetxeetan sortu diren egoerak, kezkak eta zailtasunak jendarteari adieraztera emateko», agerraldia egiteaz gain agiri bat sinatu dute Donostialdeko hogei ikastetxe publikotako zuzendariek (zerrenda, berriaren amaieran).

Adierazi dute, alegia, ezinezkoa egiten zaiela eskola publikoak dituen erronkei «modu egokian aurre egitea ikastetxeetara heldutako baliabideek ez dutelako bat egiten bizi dugun errealitatearekin».

Aipatu dituzte, esate baterako, digitalizazioaren eta IKTen inguruko arazoak, Hezkuntza Sailak alor horretan planteatzen dituen eskakizunak eta ikastetxeei eskuratzen dizkieten baliabideak bat ez datozelakoan. «Hezkuntza sailak lanpostuen zerrendan ardura hori beteko duen plaza izendatzea eskatzen dugu«, diote, postu horren betekizun ugariak zehaztuz. «IKT arduraduna, ikastetxe guztietan ezartzea ezinbesteko dugu gaur egungo gizartean», azaldu dute. Beste alor batean, «era guztietako aniztasunari erantzuteko, premia bereziei aurre egiteko, irizpide argiak jarraituz lan egingo duen talde egonkorra behar dugu ikastetxeetan», diote. Gaur egun, berriz, «aholkulariak, logopedak (ENM), PTak, HIPIak, hezkuntza laguntzarako espezialistak falta ditugu ikastetxeetan».

Kudeaketa administratiborako langileak ikastetxe guztietan behar dituztela ere badiote diote ikastetxe publikoetako zuzendariek. Horien faltan, «egunero, ordu asko galdu behar ditugu eskolako beharretarako praktikotasun gutxi duten aplikazioetan». Beraz, «administratiboak HH eta LHko zentroetan behar ditugu eta guztietan diogu, 12 gelako ikastetxe batentzako ez delako lanpostu hori esleitzen Ez dute hauek kudeaketarik egin beharrik?«.

Eskoletako liburutegien inguruko kezka ere plazaratu dute. Izan ere, «ACEX programaren bidez genituen giza baliabideak erdira kendu dizkigute aurten (94 lanpostu erdi zehatzmehatz) eta datorren ikasturterako, berriz, desagertu egingo da toki gehienetan. Programa honetako irakasle zerrenda, hasiera batean, hizkuntz eskakizunik gabeko langileek osatu zuten. Hala ere, haiek, eta beren ondorengoek liburutegietan, eskolan eta eskolaz kanpoko ekintzetan egindako lana ekarpen handikoa izan da ikastetxeetan». Zuzendarien hitzetan, «eskola liburutegiak ezinbestekoak dira, beraz, daudenak mantendu eta beste ikastetxeetara zabaltzea eskatzen dugu».

Beste gai batzuk ere aipatu zituzten, hala nola ordezkapen eta lizentziak; geletako ratioak; funtzionamendu eta ekipamenduetarako Hezkuntza Sailaren ekarpen ekonomiko eskasa Agiria honako ikastetxe hauetako zuzendariek sinatu dute: Aiete Ikastetxea, Aitor Ikastola, Altza herri ikastetxea, AmaraBerri, Amassorrain Ikastola, Arantzazuko Ama Ikastola, Astigarragako Herri Eskola, Katalin Erauso Herrera Ikastetxea, Ibai Ikastola, Igeldo Herri Eskola, Ikasbide Ikastola, Intxaurrondo Hegoa, Intxaurrondo Ikastola, Jakintza Ikastola, Lauaizeta Ikastola, Mendiola, Orixe Ikastola, Zuhaizti eta Zubieta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Baliabide gehiago eskatu dituzte ikastetxe publikoetako zuzendariek