
Secciones
Servicios
Destacamos
n. azurmendi
Lunes, 27 de noviembre 2017, 10:18
"Baiña nik, izkuntza larrekoa, nai aunat ere noranaikoa: yakite-egoek igoa; soiña zaar, berri gogoa; azal orizta, muin betirakoa" idatzi zuen Xabier Lizardik. Gogora askotan ekarri diren hitz horiek 1932ko 'Biotz-begietan' liburuko 'Euskal-bidaztiarena'-ren zati dira. "Unamuno'tar Mikel, yaun argiari", eskaini zizkion poeta zarauztarrak, "gure ausardi gorriaz yabetu dedin". Unamunok 1931ean Espainiako Gorteetan egindako hitzaldi ezagunean, euskara modurik gordinenean gutxiesteaz gain, etorkizuna ukatu ziola gogoan izango zuen seguruenik Lizardik eskaintza egiterakoan...
Testuinguru ugaritan berpiztu izan diren lerro horietan oinarritu du UZEIk astelehen honetan Donostiako Koldo Mitxelenan aurkeztuko duen '#LarretikNoranahi' dokumentala. Izenburu ezin aproposagoa kontuan izanik zenbait Unamuno zeuden orain dela 40 urte, UZEI sortu zenean, eta zenbaiten ausardia behar izan den Lizardiren nahia betetzeko.
Izan ere, orain dela 40 urte ez zen existitzen euskararen erabilera normalizatzeko legerik (1982an helduko zen). Orain dela 40 urte, elkarrengana hurbiltzen ari ziren Donostia, Bilbo eta Gasteizko unibertsitate-ikastegiak, baina hiru urte falta ziren Euskal Herriko Unibertsitatearen sorrerarako. Giro hartan sortu zen, euskararen normalizazioan laguntzeko, laster 40 urte beteko dituen Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea, UZEI. Hitzak behar zituen euskarak fisikan, kimikan, psikologian eta gainerako esparru espezializatuetan garatzeko, hiztegiak. Horixe eman dio 40 urtez terminologian eta lexikografian diharduen zentroak euskarari, eta horretan jarraitzen du.
Urteurrena ospatzeko, "euskara teknikoa sortzen eta normalizatzen lankide izandako lagun guztiak gogoratzeko eta omentzeko ekitaldia" egingo dute gaur, Donostiako KM Kulturunean. "Azken hamarkada hauetan lantalde zabala aritu da euskarazko hiztegi teknikoak prestatzeko era guztietako lanak egiten: lehen ordenagailua eskuratu aurretik, adibidez, lankide ugari behar izaten ziren euskal terminoak testuetan bilatzeko, paperezko fitxetan jasotzeko eta fitxak hizkuntza bakoitzaren arabera ordenatzeko", gogoratu dute ekitaldia iragartzeko zabaldutako oharrean.
Lankide horietako batzuen lekukotasunak jaso dituen '#LarretikNoranahi' dokumentala aurkeztuko da eta, ondoren, Jakineko zuzendari Lorea Agirrek gidatuko duen solasaldi labur bat izango da, Nekane San Miguel epaile eta UZEIren kolaboratzailearekin eta aurreneko zuzendaria izandako Joseba Intxaustirekin.
Ekitaldian izango dira, besteak beste, urte hauetan UZEIrekin lan egin duten hainbat lankide, hala nola, Jose Angel Iribar Athleticeko atezain izandakoa. UZEIk gogoratu duen moduan, "jokalari profesional izateari utzi zionean bere omenaldi-partidako irabaziekin euskarazko kirol-terminologia finkatzeko UZEIri laguntza eta babes erabakigarriak emandakoa" da Iribar.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La sede del Reina Sofía estará lista a finales del próximo año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.