

Secciones
Servicios
Destacamos
GOIZARIN
Jueves, 3 de julio 2014, 00:15
Udala Garbitaniatik ateratzeko erabakia hartu zen ekaineko udalbatzarrean. 2010ean sortu zen Oiartzun, Hernani eta Usurbilgo udalen artean. «Hasieran Oiar-tzuni eskaintzen zion zerbitzua eta gaur egungoa aldatu direnez, gure errealitatera egokitzeko ateratzea erabaki dugu», azaldu zuen Oihan Tello jarduneko alkateak. Garai hartan, kapitala dirutan eta makinarian jarri zuen Oiartzungo Udalak, eta hala jasoko du bueltan. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren. EAJko Mikel Idiazabalen ustez, «Oiartzungo Udalak negozio kaxkarra egin du Garbitanian sartuta».
Espainiako errege izan den Juan Carlos I.aren abdikazioa dela eta, EH Bilduk euskal herritarrok gure herriaren etorkizuna erabakitzearen alde eta Borboitarrek Euskal Herrian inongo zilegitasunik ez duela aldarrikatzen duen mozioa ere aurkeztu zuten azken udalbatzarrean. Koalizioko kideen aldeko botoarekin aurrera atera zen. Miren Irigoien zinegotziak esan zuenez, «euskal gizarteari ez zaio galdetu eta Francoren diktaduraren oinordekoak dira. Aukera ona zen herritarrei galdetzeko ea zer nahi duten. Guretzako gakoa erabakitzeko eskubidean dago, eta ez zaigu eskubide hori onartzen. Independentzia lortzen dugun arte, monarkiaren iraupenak eragiten digunez, Euskal Herrian inongo zilegitasunik ez dutela adierazi nahi dugu». EAJ abstenitu egin zen eta HamaikaBateko Xanet Arozena plenotik atera zen, «espainiarren kontua delako».
Ekainean ez da protokolo gasturik izan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.