Secciones
Servicios
Destacamos
GOIZARIN
Viernes, 11 de julio 2014, 00:24
Udalaren arabera, gaikako bilketaren datu onak mantentzen dira Oiartzunen, urtez urte. «2014ko lehenengo bost hilabeteetan, errefusa %14,26 izan da, beraz, gaika jaso ditugu hondakinen %85a baino gehiago», zehaztu dute udal arduradunek.
«Hondakinak gaika sailkatu eta gaika biltzeko sistema erabat egonkortuta dagoela erakusten dute datu positibo horiek», diote. Bilketa sistema martxan jarri zenetik, «%80tik gorako birziklatze tasak izan ditu Oiartzunek».
«Oiartzunen biltzen dugun hondakinen garbitasun maila ere ona da. Alegia, gaika biltzen den frakzio bakoitzean ez dagokion hondakin gutxi dago: ontzi arinei egindako azkeneko karakterizazioan, %5,75 izan da hondakin inpropioen maila. Urtarrilean egindakoan bikoitza izan zen: %12,7. Oiartzuarrak hondakinak sailkatzeko orduan geroz eta arreta gehiago jartzen dugu, datuak hobetuz», adierazi du Oihan Tello jarduneko alkateak.
«Bilketak herritarren beharretara egokitzeko ahalegina egin da hasiera-hasieratik eta aurten lehen aldiz landa eremuan silo plastikoa biltzeko bi saio egin dira. Hondakin berezi honen 2,52 tona jaso dira», gehitu du.
Ordutegiak errespetatzeko
«Oiartzuarrei ahalik eta zerbitzu onena eta gaika sailkatzeko erraztasunak emateko, 24 orduz irekita dago Talaiako Emergentzia gunea. Hala ere, herritar batzuk gunearen erabilera desegokia egiten dutela detektatu da eta Emergentzia gunean utzi behar ez diren gauzak ere uzten dituztela: altzariak, etxetresna elektrikoak edota hondakin arriskutsuak. Horiek Talaian bertan dagoen Garbigunean utzi behar dira», gogorarazi du Tellok.
Garbiguneak doako zerbitzua eskaintzen du eta astelehenetik larunbatera dago irekita. Astelehenetik ostiralera, 09:30-13:00 eta 15:30-18:30 da ordutegia eta larunbatetan, 09:30-13:30. Bestalde, Garberako garbigunea -oiartzuarrok ere erabili dezakeguna- asteburu osoan irekita dago (larunbatetan 15:00-18:00 eta igandetan, 10:00-14:00).
Horrez gain, «hondakinak uzteko ordutegia errespetatzearen garran-tzia azpimarratu nahi du Udalak: 20:00etatik 22:00etara, hain zuzen ere. Herritar batzuek goizetik hondakinak uzteko ohitura hartu dute eta elkarbizitzaren izenean, ordutegiak errespetatzeko deia egiten diegu horiei».
Auzo-konposta, Arraguan
Atez ate gaika biltzearen helburua ahalik eta hondakin gutxien sortzea eta sortzen den hori, ahal den heinean, sortutako tokian bertan kudeatzea. Horretarako, lorategi edo zelai zati bat duten oiartzuarrek izan dute auto-konposta egiteko aukera orain arte. 674 familiak euren hondakin organikoak kudeatzen dituzte.
Orain, urrats bat aurrera eman du Udalak, eta «pisu-blokeetan ere auzo-konposta egiten hasi dira. Lehenengoak, Arraguako Ganboxa bideko bost bizilagun izan dira. Euren eskaria izan zen auzo-konposta martxan jartzea. Udalak gaia aztertu, lur eremu publiko bat utzi, ikastaroa eman eta martxan jarri dira».
«Helburua auzo-konpostaren sistema zabaltzea da. Horretarako, gune batzuk aztertzen ari gara udaletxean. Altzibarko Olalde eremua da horietako bat», argitu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.