Borrar
Atez ate. Zintzilikarioak.
«Pasa den ostegunetik gure zaborrak hondakin bihurtu direlako harro gaude»

«Pasa den ostegunetik gure zaborrak hondakin bihurtu direlako harro gaude»

Ingurumenaren aldeko politikan Pasaiak egindako urratsak txalotu dituzte Eguzki eta Atez atekoaren aldeko herritarren taldeek

E.V.

Martes, 7 de octubre 2014, 00:08

«Pozik» dago Atez atekoaren aldeko herritarren taldeak Udalak sistema berria martxan jarri duelako. «Gaurtik, gure etxeetatik zaborra atera beharrean birziklagarri diren hondakin frakzio guzti guztiak bereizita atera ditzakegu. Guk gure etxeetan sortzen ditugun hondakinen gehiengoa birziklatu egingo dela jakiteak lasaitzen gaitu; naturari egiten diogun kaltea gutxitzen ari garela jakiteak lasaitzen gaitu, gure erruagatik errauste planta bat eraikiko ez dela jakiteak lasaitzen gaitu», esan dute herritarrok.

Halaber, Pasaiako EH Bilduko eta Ezker Anitza-IU-ko zinegotziei erakutsitako «ausardia» aitortu nahi diete. «Ekaitz latzenaren aurrean aurrera egin dute helburua lortu arte, erasoak, irainak eta gezurrez jositako kanpainei tinko aurre eginez. Horregatik zoriondu nahi ditugu sistema hau martxan jarri duten zinegotziak: beraiek ondo egin dutelako, herritarrek ondo egin ahalko dugu», azaldu du taldeak.

«Irrikitan gaude, donibanetarren eta antxotarren mailara iristeko; pozik gaude orain arte inbidiaz begiratu ditugun herrikideen aukera berak ditugulako: harro gaude guztion artean Pasaia Zero Zabor herrien bidean jarri dugulako», amaitu du herritarren taldeak.

«Garbiagoa eta erosoagoa»

Eguzki talde ekologistak txalotu du ere Pasaiak ingurumenaren aldeko politikan egindako urratsak. «Erabaki ausarta» izan dela iritzi dio Eguzkik. Esan dutenez, Atez atekoa «garbiagoa, ekonomikoagoa, erosoagoa eta eraginkorragoa» da. «Pertsona eta kolektibo aurrerakoi ororen kontzientzi aktibatzera deitzen dugu Trintxerpen eta San Pedron hondakinak atez ate biltzeko sistemaren ezarpena laguntzeko», azaldu dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Pasa den ostegunetik gure zaborrak hondakin bihurtu direlako harro gaude»