Secciones
Servicios
Destacamos
GOIZARIN
Viernes, 22 de enero 2016, 00:08
Oiartzungo udal artxiboa XVII. mendeko udal akten hustuketa lana egiten ari da, eta, lehenengoz, euskara hutsean ari da lan hau egiten. Lanak bukatzean, udal aktetako informazioaren laburpena datu base batean gordeta geratuko da. Udalaren esku egongo da, nahi duenak erabili ahal izateko.
Lana euskaraz egitea «berrikuntza handia eta kontuan hartzeko meritua da», Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresako Iago Irijoa historialari eta hustuketaren arduradunaren arabera. Oraindik ez da ohikoa euskaraz egitea horrelako lanak, «ohituagoak gaudelako gazteleraz egitera eta azkarragoa delako».
Lan hau euskaraz egiteak baditu bere zailtasunak. Euskarazko hiztegi teknikorik ez dago Erdi Aroko eta Aro Modernoko terminologia zehazteko. Horregatik, bestelako irizpide batzuk kontuan hartuta ('Orotariko Euskal Hiztegia' eta Aita Larramendiren 'Diccionario Trilingüe', esaterako), historialari euskaldunentzako tresnak sortzeko oinarriak jartzea da hustuketak euskaraz egitearen helburuetako bat. «Hala ere, aldakorra da terminologia, proposamen hobeak egiten direnean aldatzen direlako», zehaztu du Irijoak.
Zailtasunak zailtasun, Oiartzungo Udalaren erabaki politikoa hustuketa euskaraz egitea izan da. Udal artxiboaren lanerako hizkuntza euskara izanik, honela egiteak aurrerantzean lana erraztuko duela uste da. Gaur-gaurkoz, honako herri hauetan ere egin izan dituzte akten hustuketak euskara hutsean: Asteasun, Getarian, Lezon, Olaberrian eta Villabonan.
Udal akta bereziak
Oiartzungo Udal artxiboan dauden udal akta libururik zaharrenak dira XVII. mendekoak (zaharrena 1658. urtekoa da). Gainera, adituek azaldu dutenez, nahiko bereziak dira, udal erabakiez gain akta liburu horietan jasota daudelako garaiko gutunak, emandako baimenak...
Azterketak, oraingoz, bi emaitza garrantzitsu eman ditu: batetik, euskal hitzak topatu dira XVII. mendean gazteleraz idatzitako aktetan; bestetik, gaur egun ezagutzen ditugun toponimoak forma ezberdinekin topatu dira, baita egun desagertuak dauden batzuk ere (gaur egungo toponimia XVIII., XIX. eta XX. mendeko dokumentuetan oinarrituta sortu baita, nagusiki).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.