Borrar
Las diez noticias de la jornada
Desfile ederra eskaini zuen inude eta artzain gaztetxoen konpartsak kaleetan barrena.
Euriak ez zuen zapuztu Inude eta Artzainen desfilea

Euriak ez zuen zapuztu Inude eta Artzainen desfilea

Oiartzun Flauta taldeko kideek Abaraxka ludotekari bere esker ona adierazi dio

GOIZARIN

Martes, 16 de febrero 2016, 00:09

Eguraldi petralaren beldur, Inude eta Artzainek desfilatu zuten igandean Oiartzungo kaleetatik barrena. Ibargaingo eskolatik atera zen konpartsa, Haurtzaro ikastolako eta Elizalde eskolako dan-tzariek osatuta; horiekin batera pertsonaia ezberdinak, danborrada, Oiartzungo Flauta Taldea, Auntxa Trikiti Eskola.... Hala, Doneztebe plazarantz abiatu ziren konpartsako kideak eta han gauzatu zuten lehen geldialdia, ikusgarria benetan. Gero, Landetxeko enparantzara joan ziren guztiak, baina euria hasi zuenez, berriro Doneztebe plazara itzuli ziren, saioari amaiera ematera.

Larunbatean hasi zen festa, dena dela. Goizean, Elene Seseni eta Ekain Mitxelenari Inude eta Artzain Nagusien ohorezko bandak ezarri zizkieten iazko artzain eta inude nagusiek, Iosune Cousillas zinego-tziak gidatutako ekitaldian, udal areto nagusian. Bien bitartean, plazan haur jolasak izan ziren, Abaraxkako ludotekako kideekin. Hantxe elkartu zirenei oparitxoak ere banatu zizkieten.

Arratsaldean, berriz, Kaldereroek hartu zuten protagonismo. Elizalde auzoko kaleetan barrena ibili ziren. Ijitoen ezkontza ere ospatu zuten, Doneztebe plazan. Gitarra klasikoa eta fagot kontzertua ere izan zen amaieran. Bertaratu ziren en-tzuleek ederki gozatu zuten emanaldiaz.

Ekitaldi nagusia

Igandean, goizeko 09:00etan txistularien eta Auntxa taldekoen diana izan zen. Gero, 11:15ean abiatu zen Inudeen eta Artzainen konpartsa Ibargain Musika eskolatik, euriaren beldur. Aurtengoa ere ederra izan da. Kalejiran ez zen inor falta: herriko lau erraldoiak buruhandiekin batera, Haurtzaro ikastolako eta Elizalde Herri eskolako dantzariak, danborradako kideak, garai bateko pertsonaiak zein baino zein apainago. Ederki luzitu zituzten euren jantziak herriko kaleetatik barrena.

Doneztebe plazan bizitu zen unerik politena. Hantxe bilduta zegoen jendetzaren aurrean haurtxoen txertaketa eta dantzarik politenak eskaini zituzten. Gero, Landetxe plazara joan zen kalejira, baina berehala itzuli zen Kontzejupera euria hasi baitzuen. Orduantxe hartu zuten protagonismo Elene Sesen eta Ekain Mitxelena Inude eta Artzain Nagusiek. Udaletxeko balkoira atera ziren biak igandeko ekitaldia antola-tzen lagundu zuten kideek lagunduta. Euren poza adierazi ondoren, Oiartzungo bandera jaso zuten bi gaztetxoek, ikusleen txaloen artean.

Abaraxka ludotekari oparia

Urteak dira Abaraxka ludotekak Flauta taldekoekin elkar lanean Inude eta Artzainen desfilea ospatzen den asteburuan haur jolasak antolatzen dituela. Urtero-urtero, Oiar-tzun Flauta Taldeko lehendakaria den Jose Luis Saizarrek berak sortutako bi jostailu ekartzen ditu haurren gozamenerako. Aurtengoan, berriz, jostailu horiek Abaraxka ludotekari oparitu dizkiote. «Elkarlanaren fruitua izan da, guretzat sorpresa handia. Oso pozik gaude eta oso eskertuak Iñaki Gurrutxaga eta Jose Luis Saizarrekin jasotako opariengatik. Herriko haur eta gaztetxoak ederki gozatuko dute jostailu berriekin», zioen Nekane Martiarena Abaraxkako koordinatzaileak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euriak ez zuen zapuztu Inude eta Artzainen desfilea