Borrar
Añorgarekin aurrez egindako irakurzaletasuna bultzatzeko tailerra.
Haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko tailerra emango du Pello Añorgak

Haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko tailerra emango du Pello Añorgak

0-6 urteko haurren gurasoei zuzendutako saioak dira

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Viernes, 9 de febrero 2018, 00:13

Zero eta sei urte arteko haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko tailerra eskainiko du Manuel Lekuona bibliotekak. Elkar entzuteko guneak sortzen ipuinak lagun izenburupean, Pello Añorga ipuin-kontalari, idazle eta irakasleak dinamizatuko du tailerra. Lau saioko tailerra izango da, bakoitza bi ordu eta erdikoa: hilaren 14, 15, 21 eta 22an. 17:30etik 20:00etara izango da saio bakoitza.

Tailerra batez ere gurasoei zuzendua da. Hala ere, saio irekiak dira eta irakasle, hezitzaile edo interesatuta dagoen edonork parte har dezake. Tailerrean parte hartzeko ez da aurrez izenik eman beharko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko tailerra emango du Pello Añorgak